Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baldwin hazkozkorrei haginka ari zitzaien. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.
Ogitartekoa ireki eta lau xerra mortadela zenbatu ditu: gutxitxo aukeran, baina aukeratzerik ez duenez haginka ekin dio. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Ez dit, ba, haginka egin! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.
Haginka egingo zion [zakurrak] eta, jakina, trikuaren arantzak ahoan sartzen zitzaizkion. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 61. orr.
Mendik haginka egin zion ipurdi mazelan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.
Bakardadeak haginka egiten dizu eta ez dakizu zelan babestu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 109. orr.
Pentsatzen dut bere buruari haginka egingo ziola... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 295. orr.
Edek ezpain hotzei haginka egin zien. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.
· Zakurrak zakurrari haginka. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 104. orr.
· Jolasean izanik ere, haginka gogor egiten badu, ozenki esan: Ez! Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 42. orr.