Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hagin1 1 iz letaginen atzean dauden hortzetako bakoitza, goialdea laua dutenak eta janariak ehotzeko gai direnak.

Hortzak, letaginak, haginak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.

Hortzak eta hagin gehienak ustaldu zitzaizkion.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 46. orr.

Bere tenazak eta hagina eskuan zituela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.

Ez didate sekula haginik atera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Saguzaharra, torizu hagin zaharra, eta ekatzu berria.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Txantxarrak jotako haginak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

2 hortz edo hagina.

Hagin bakarreko abadea jendeari abisuak ematen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.

Euren hagin urri ustelduak erakutsiz barreka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 119. orr.

Txakurraren arnasa beroa sentitu zuen, haren hagin luzeak ikusi...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.

Ripperrek salto egin eta osaba Vernonen zangoan sartu zituen haginak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Haginak garbitzen ari zenean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 15. orr.

Haginetako pasta, bizar labanak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Ordezko hagin distiratsuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hortz eta hagin-letaginak denak kolpeka apurtu eta gero eman zioten heriotz trixtea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

Heriotzan piztien hagin-sari izatea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.

Errepidean, hantxe geratu zen, tiranoaren hagin-ordekoarekin eta kepisarekin batera, Chevrolet Bel Air autoa, 52 bala-zulok apaindurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

3a krustazeoek hanken muturrean duten pintza modukoa. ik pintza 4.

Balkoiaren sabaian [...] kulunka egiten dute arropek, sareek, soka bilduek, esponjek, zurezko kaiolan dagoen perikitoak eta krabelin gorriz beteriko lorontzi dilindatuek, orpoetan karramarro haginak nahasten zaizkien lorategi ttipi eskegiek Orpoetan karramarro haginak nahasten zaizkien lorategi ttipi eskegiek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

4 hortz-hagin pl hortzak eta haginak

Snapek agerian zituen bere hortz-hagin horixkak eta irregularrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

Matrailezurra, hortz-haginak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.

Bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

Zakurrak azpiratuaren lepoan sartuak dituen bere 32 hortz-haginak ez ditu, ito arte, bere gogoz askatuko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.

Ni hortz-haginak mihiaz banan-banan miatzen ari, badaezpada ere, ea baten bat koloka ote zegoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Lehenengotan ez nion ia piperrik ulertu, ordezko hortz-haginak kenduta baitzeuzkan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 46. orr.

Ezpainak gailentzen zitzaizkion nabarmen, eta hortz-haginetako babesgailua zerabilen kanpora eta barrura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

5 ahoa bete hagin ahoa bete hortz.

Ahoa bete hagin gelditu ziren denak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.

Ahoa bete hagin geratu zen Ruche jauna; Tartaglia argitaratzekotan zen tratatu handiari buruz hitzik esan gabe bukatzen zen Quesiti.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

6 hortzez eta haginez indar guztiekin.

Parisen, euskaldunen eskubideak hortzez eta haginez defenditzen.  Herria   2005-02-10

Ezkerreko oposizioa erabaki horren kontra agertu da hortzez eta haginez.  Herria   2004-10-28

Eskasia gauza iluna eta beharrak jotzen duelarik hortzez edo haginez, buru egin behar.  Herria   2004-02-05

Bere Mexiko kapitala esperantzaren hiria egiteko nahikundean ari da hortzez eta haginez. Bide horretan tresna guziak baliatu behar direla, estatuko legearen ezagupena bultzatu, baina, hori nekez jinen baita, anartean hortzez eta haginez lotu lanari.  Herria   2003-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hagin artean (9); hagin handiak (3); hagin zorrotzak (4); hagin zuri (3); haginak garbitzen (4); hortz eta hagin (3); hortz haginak (17); hortz haginen artean (3) haginetako mina (8); hortzak eta haginak (3); hortzez eta haginez (11); juizioko hagina (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus