Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azeriek badituzte zuloak, eta aireko hegaztiek habiak. Elizen arteko biblia Lk 9,58
Egur metaren ondoan, kafia bat. Habia eta bi mikakumeak begiztatu nituen nik ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.
Habietan errun berriak ziren lau arrautza harrapatu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Kumetzeko, arrautzak besteen habiatan jartzen ditu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Habiatik irten berri den txorikumea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 200. orr.
Hegalak zabaldu eta begirada zorroztu; bertzerik ez du behar arranoak bere bakardadean abiatu eta kumeen habiara jakiz kargaturik itzultzeko. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.
Txoriek habietarako lapurtzen zuten artilea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 261. orr.
Eta kukuak hantxe paratuko dizu bere arrautza, batzuetan bertakoak zapuztu gabe, baina maizenean arrautzak jan, habia zapuztu, bere arraultza ipini eta ospa! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.
Habiak zapuztaraztea edo habiatik arrautzarik harrapatzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.
Igeri egin eta gero amuarrainetara edota txori habiak bilatzera. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 72. orr.
Birigarroaren habian jaiotako kukua bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.
Mikak, adartxo batzuk hartu eta habia-barrena sendotu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 70. orr.
Txoriek habia-eraikuntzari buruz baino ez dutelako hitz egiten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 263. orr.
Bekaizgarri zitzaizkien sagutxoak, zeinak, lauzen arteko beren habia-zuloetatik alderrai, ogi sagaratuaren apurrak karraskatuz gizentzen baitziren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.
Bitorianoren txalupa txirlaren maskorra begitandu zitzaidan lehenik, eta sorterria bera txori-habia txiki gero. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.
Lertxun garai batzuek [...] bele-habia ikaragarri handiak gordetzen zituzten beren adaburu dardaratietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Urtero hainbat zikoina habia kentzen edo tokiz aldatzen dituzte Gurelurrekoek, eraikinetan kalteak egiten dituztelako. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Hegoaldeko bi uhartetxoak kaio-habiaz beterik daude. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.
Pinguino habiak aztertu behar ditut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.
Odriozolatxo baserrian Kanelik umeak zituenean, berak garbitzen zien habia. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.
Arratoi habia bat baizik ez da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.
Suge habia aurkitu ondoren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 160. orr.
Uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.
"Liztorren habia", harako hark esango zukeen bezala. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.
Armiarma-habien bidea. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.
Intsektuen habia metatua zirudien. ik beherago 6. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.
Liztafin kafien desegite 100 pasaturik. Herria 2004-12-16
Bi amoranteak beren habian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.
Maitasun gnostikoaren habia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.
Izotz-patin pare baten habia da izkinako otzara bat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.
Iraultzaren habia zen Eibar, Bergarako jauntxo guztien ikara. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 32. orr.
Are dohatsuago sentitu nintzen istant hartan Pisako katedralean [...] Monteverdiren musika solemne haren habian eta aterbean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.
Gabiako habiarantz gora berbak oihartzun modura zetozkidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 78. orr.
Ekonomiaren suge-habia. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 151. orr.
"Maitasun-habia" edo gisako zerbait. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.
Ez, toki hark ez zuen espioi-habia baten itxurarik batere. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.
Sasiko habian sortuek halako mesfidantza pizten didate. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.
Piztiak Pagabasoko leizea hartu zuela habiatzat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.
Herria faxisten habia huen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 203. orr.
Historia handiko hiria, sekulako lapurren habia. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 47. orr.
Zeren urte luzeetan izan baitzen Trinidadeko uhartea itsas lapur ingeles eta holandesen habia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.
Txatxarramendi irlako metrailadore habiak leherrarazi beharko zituen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 102. orr.
Hiru zaldi eta kibitka kaskartxo bat erosirik, behin eta betiko alde egin huen etxetik, heure habiatik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.
1986ean, Irabarneko habia ützirik, Mauleko plazalat jin zen. Herria 2002-07-25
Indietarako asmotan zegoen etxejaun bati etxea eta lurrak erosi zizkioten arte, non habia berria moldatu baitzuten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.
Urteen poderioz gorputzak estalpearen epela bilatzen din eta auskalo non izanen duen orain habia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.
Zinez gnomo egitekotsuen habia bailitzan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.
Zergatik egiten dituzten enarek habiak etxeetako teilatu-hegaletan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 60. orr.
Lotsagabeak dira beleak, batez ere habia egin dutenean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 152. orr.
Arranoa bezala altxatuko bazina ere, habia izarretan egingo bazenu ere. Elizen arteko biblia Ab 1,4
Katagorriok adiskide eginez gero, zeure gelan bertan egingo dute habia eta umeak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 154. orr.
Kalabaza haiek behintzat, saldu beharra zeukaten, izan ere saguak jaten eta haietan habiak egiten hasita zeuden. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.
Oihan batean non, tximistek joriko enborretan, erle basatiek egiten baitzuten habia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.
Oiloen zorritxoak dira, hegalpean habia egiten baitute. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.
Lagunurkoaren aldera jiratu eta honen bihotzean eginez kabia. Mafiak habia egina zuen sistemaren gune boteretsu guztietan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.
Silikosia guztien biriketan habia eginda. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.
Bere amets guziei, haren bihotzean habia egina zuten lilura guziei. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 176. orr.
Halako artegatasun ilaun batek egin zuen habia neure barrenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.
Beheranzko bide horretan [...] bizitzak bihurgune bat marrazten du, eta helduleku horretan egiten habia. E Zaharron buruan kaosak habia egin ez dezan, hala esaten digu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.
Egiak badakiela gezurrean habia egiten. «Kuskue tanden», 2004 - 159. orr.
birigarroaren habian (5); birigarroen habia (4); egindako habia (3); habia egin (8); habia egina (5); habia eginda (4); habia egiteko (6); habia egiten (18); habia izan (3); habia uretara jausi (3); habiak egin (3); habiak egiteko (4); habiak egiten (3); txorien habia (5)