Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

habearte 1 iz habe arteko hutsunea.

Bada Erromako San Ignazio elizan interes handiko margolan bat, elizako habearte nagusiaren ganga osoa hartzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Aireratu eta gora eta behera hegaldatu da alboko habeartean; harik eta, azkenean, zabalik duen atea topatu eta joan egin den arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 16. orr.

Grand Palaisen mailara iritsi zirenean, hantxe ikusi zuten eraikineko habearte erraldoia; lurrera erortzeko zorian zegoen, nonbait.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

2 eraikin handia, solairu bakarrekoa eta barne-hormarik gabea. ik nabe.

Nafarroako Volkswagenek margolanerako habearte berria eraikiko du.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Faktoria suntsitzen eta habearte berriak eraikitzen jarraitu zuten, arkitektura ondarea babesteko lege eta araudi guztien gainetik jauzi eginez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.

[Pabilioi] haien ordez orain ikusten ari den habearte argitsu hori bezalako lau eraikiarazi zituen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus