Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sabaiko zutabeek eta gainontzeko habeek. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.
Atariaren sabaia alderik alde zeharkatzen zuen habe bati. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.
Teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten, gailurreko habea eta -saihets hezurren irudiko- albo banatako gapirioak besterik ez zen geratzen haietako batzuetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.
Gapirioen gainean habe karratu bat jarriko da, horren bidez gapirioak ondo lotuta gera daitezen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.
Eta eliza osoki inguratuz, gapirioak, habeak eta latak ageri, egurrezko aterpearen euskarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
Sabaiko habeak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 65. orr.
Tenplua eraikitzen bukatu zutenean, sabaia zedrozko habez eta oholez jantzi zuen. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,9
Hori baieztatuko zion, bertako habearen zutoin harrizkoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Zementuzko zoruekin, zutoin eta habe galbanizatu eta sare lodiekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.
Porlanezko habeak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.
Etxe hau arras handia eta arras luzea zen; zutabe batzuek bakarrik eusten zioten, eta suak meheturiko zenbait habek. Habe zaharrak ikusi zituen, pipien habi. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.
Erle bat ikusi zuen habearen arraildura batean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.
Alboko gelara eraman, eta habetik zintzilik lotzeko, pixkanaka hil zedin. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.
Habe arteko tarteak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.
ik habearte.
Osorik moztu zituzten kanpora ateratzen ziren habeen irtenguneak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.
Behetik hasi eta goiko habeetaraino. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,15
Kasernarako eta gure kanpalekurako bide-kurutzean, metalezko habe handi bat bazen, dena kolore. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.
Habe urdin baten kontra bizkarra, bidaiarien erreakzioak arakatzen hasi zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 90. orr.
Atzean zeukan zurezko habearen kontra jarri zuen gizonak bizkarra, eta poliki-poliki eseri zen lurrean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 85. orr.
Tren jasoaren habe baten atzean gelditu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.
Aurpegia eguzkia bezain distiratsua eta zangoak suzko habeak bezalakoak. Elizen arteko biblia Ap 10,1
Demokraziaren haberik seguruena. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 7. orr.
Familia horiek direlako gizarte guztien pilarriak, erresumen hazia eta habe sendoak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.
Politikan, ordea, ordenaren aldekoa zen Borges herritarra; egituratutako gizartearen habe nagusiei zutik eta sendo eustearen aldekoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.
Bere arrazakide askok bezala, negoziobidea hartu zuen, aberasteko eta gerorako habe sendoak, edozein ekaitzek botatzen gaitzak, eraikitzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.
Hamazazpi urteko mutiko argia familia osoaren habe bihurtu zen orduan, eta ikasketa-asmoak utzita lanean hasi zen, banku batean enplegatuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 140. orr.
Inoiz dorretxe izan ez ziren bi baserri apal, nire historiatxoaren habe bi. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.
Sufritu nahi izan zuen gurutzeko habean, eta bertan heriotzarik lotsagarrienaz hil. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.
Harrezkero, gure habeko denok izan gaituk kristau bataiatuak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.
Odol garbikoa omen zen emaztea, kristau zaharren habekoa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 212. orr.
Erdi eginda zegoen eraikin baten habe-egitura gorriari leihotik begira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.
Azkenean, harlanduzko hiru lerroko eta zedrozko habe-lerro bateko horma eraikiz, barneko ataria egin zuen. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,36
Haren aurpegi eta gorputzean zehar, habe-zuraren zainak eta erretenaren gaineko belarra ikusi nituen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.
Zedroak gure etxe-habe, nekostak etxe gain. Elizen arteko biblia Kt 1,17
Eta errematxez jositako burdin habe sendoak eraikinari eusten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.
Piku-habeak bota badituzte, zedrozkoak jarriko ditugu haien ordez. Elizen arteko biblia Is 9,9
Bizikleta telegrafo-habearen kontra utzita. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.
Arratsaldero ikusten nuen hirugarren argi-habearen ondoan geldi. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.
burdinazko habe (3); egurrezko habe (5); habe handi (3); habe sendoak (3); habeak eta gapirioak (3); suzko habeak (3); telegrafo habearen kontra (3); telegrafo habearen ondoan (4); zurezko habe (7)