Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

haatik 1 junt halere, hala eta guztiz.

Ez zuen haatik izutzeko arrazoirik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

-Guztiok gara, haatik, Jainkoaren semeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

-Koadro batean, haatik, koloreak dik azken hitza, eta hitz hori fauna eta hutsala gertatu izan zaidak orainokoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 292. orr.

Berriz galde bera egiten dizut haatik: G ala E?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.

Orain, nik hau erran edo hura erran, pentsatzen ahal duzu haatik bide txar beretik segitzen dudala, lehengo gezurraren gainerat beste gezur zerbait metatuz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

Mihia irentsi genuen haatik, fraideen zafradek aspaldian ziguten irakatsi hobe dela sobera errazak diruditen galderei erantzun gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Nahiz gisa horretako aferak jendeek bihozberatasunez hartzen dituzten, legeari haatik errespetua zor zaio beti.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 511. orr.

Honako hau zoragarria da; nik asmatua da: ez du deus ikustera uzten, eta oro du haatik igerrarazten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 63. orr.

Segur, nihauren biziaz behar nuela haatik axola, ez baitezpada burasoek gustukoena ukanen zuten bidetik ibiliz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.

Alta berak, haurra zenean, "to" entzuten zuen aitaren gandik, haatik "xu" amaren ahotik... eta bihotzetik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 11. orr.

Turinen arbuiatuak edo gaizki hartuak, Piamontearen hegoaldeko zenbait landa-herritan aurkitu zuten bizilekua, eta sedaren teknologia ezarri bertan; sekula gainditu gabe, haatik, ezta urterik loretsuenetan ere, gutxiengo guztiz urriaren izaria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Jeneralean, haatik, familia pobreko bere sustrai euskaldunak ahaztu ez zituztenek, ezin izaten zuten soluzio guztiz perfektu eta idealetan errazegi sinetsi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.

Jung-en hitz horiek, haatik, ez dira Adelarentzat, ezen hura ez zihoan forma hutsen atzetik, hura ez zihoan bere burutik ihesi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.

Harrezkero, zola bikoitza erabiltzen dut eskuineko oinetakoan, eta garbi antzematen zait herrena; horrek, haatik, ez dit lasterka ibiltzea eragozten, ez halaber jauzi egitea, nahiz eta modu bitxi samarrean egiten ditudan biak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Adituaren arabera, nahi gabeko eragin gutxi ditu, eta, haatik, asko hobetzen du gaixoen portaera: «Alor guztietan, ez soilik eskolan, baita eguneroko bizitzan eta kiroletan ere».  Berria - Gaiak   2006-04-20

Orain perilaz ohartua baitzara, ez dut dudarik egiten aise begiratuko zarela peril horretarik: baina haatik gaztigua behar zitzaizun egin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 224. orr.

Erran berri dizudan horretaz ez haatik hein handi bateraino kezkatu gero.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 289. orr.

Olerki batean idatzi zuen moduan, "aberria maite dezadan agintzen didate; haatik, aberria zati bi eginda dagoelarik, esadazue, zein da maite behar dudan aberri zatia?  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 140. orr.

Guztiendako baimenik ez, haatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

Haatik, odolarekin batera iraultza etorri zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Hoberat egin beharrean, are gaitzagorat egin zuen, haatik!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 417. orr.

2 baiki.

Herri gehienetan, ez baitzen haatik Nafarroako gobernua lo, ezarri zuten, bidean trebes, gatina edo kate bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.

Marka da, haatik, bazkari guztia lantokiaz, bezeroez eta hurrengo komenioaz aritzea ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

Errepideaz asetzen hasia naiz haatik eta Ortesek urrun dirudi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Xingar zati honek merezi bailuke haatik arno xorta bat, apur bat bero nadin bederen lanbro honen erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Hortik hurbil, latinezko idazki bat, hau, haatik, ez Erromanoen denborakoa!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Martiarena ere holaxet eman da jokoan berehala: 2-etan berdin, eta 6-etan, 10-etan, 11-etan... bazituzten zazpi berdintze eginak 20 etan, hau azkena haatik, orduan baita Larrechea 27 tara joan lau bote ere sartuz lerro hortan.  Herria   2002-12-05

Taldeka jokatu direlarik orduan bereganatu du jauntzi horia igandean galdu duena haatik.  Herria   2005-07-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aldi huntan haatik (10); arabera haatik (8); atxikiz haatik (7); aurten haatik (12); ba haatik (17); bada haatik (16); badira haatik (21); badu haatik (14); badute haatik (9); bai haatik (38); baina ez haatik (10); bainan ez haatik (14); baita haatik (13); bat haatik (14); behar da haatik (28); behar haatik (11); berean haatik (10); da haatik (249); dauka haatik (8); denak haatik (7); dio haatik (14); diote haatik (25); dira haatik (70); dira haatik denak (11); ditu haatik (20); dituzte haatik (14); du haatik (107); du iduri haatik (9); dugu haatik (16); dut haatik (16); dute haatik (56); ere bai haatik (7); ere haatik (29); erran haatik (11); erranez haatik (10); eta haatik (18); ez baita haatik (8); ez da haatik (94); ez dira haatik (35); ez du haatik (40); ez dugu haatik (8); ez dute haatik (24); ez haatik (118); ez zen haatik (11); gabe haatik (38); gehiago haatik (7); gehienak haatik (7); gero haatik (18); geroztik haatik (8)

haatik ainitz (7); haatik aise (7); haatik alde (7); haatik arras (12); haatik azken (12); haatik bainan (13); haatik batere (11); haatik behar (7); haatik berak (7); haatik bere (31); haatik beren (13); haatik beste (20); haatik beti (13); haatik bi (19); haatik biziki (10); haatik denak (18); haatik denak ados (7); haatik denek (9); haatik deus (8); haatik erran (8); haatik eta (39); haatik euskal (16); haatik ez (141); haatik ez da (14); haatik ez dela (9); haatik ez dira (7); haatik ez du (12); haatik ez dute (7); haatik gauza (8); haatik gauzak (11); haatik gero (12); haatik gure (7); haatik hain (15); haatik hau (8); haatik hemen (8); haatik holako (10); haatik hor (13); haatik hori (15); haatik lehen (10); haatik nahi (10); haatik nola (7); haatik oraino (14); haatik zer (11)

hau haatik (22); hemen haatik (8); hor haatik (16); hori haatik (17); huntan haatik (23); iduri haatik (12); izan da haatik (10); luke haatik (12); naiz haatik (11); nintzen haatik (8); nuen haatik (12); omen da haatik (9); salbu haatik (7); zen haatik (36); ziren haatik (20); zuen haatik (22); zuten haatik (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus