Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogorarazte iz gogoratzera behartzea.

Josep Borrellen ahotik, berriz, inoiz gogoraraztea mereziko duen gogoeta entzun genuen, gatazkak konpontzeko "terrorismoaren kausak" konpontzera jo behar dela defenditu baitzuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

2002ko abendutik ETAk egindako oharpena eta Espainiako interes turistikoen aurka daraman ildo armatua gogoraraztea zen gutun horien zioa.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Askotan, bertso baten arrazoia aurreko arrazoiaren erantzun zuzena denean, azken aurreko puntuan edo, aurkariak zer esan duen "gogoraraztea" komeni izaten da entzulea behar bezala jabetu dadin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 119. orr.

Komeni da hau gogoraraztea, zeren ez baita egia, esan dizudan gisa, gauzak ez direla aldatu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 42. orr.

Kanpoko ogia etxekoa baino hobia, beti izan ohi denez, eta ondo legoke, adibidez, BBC telebista kate publikoak IRArekin izan duen portaera datu zehatzez gogoraraztea, eta berori TVEk ETArekin izan duenarekin kontrajartzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.

Konturatu gabeko norbait geratzen bada, arduratuko dira iragarkiak hori gogorarazteaz.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus