Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gentilizio (corpusean ez dago; ETCn 43 agerraldi) iz sorlekua adierazten duen izena.

Vasco gentilizioa frantseskada edo gaskoikada bat da, gaztelaniaz XIX. mendea arte bide egin ez zuena. ETC-literatura, saiakera   Gu, nafarrok, Xabier Zabaltza, Alberdania, 2007

Ohikoa da nazio bat, Estatu berekia baduen ala ez kontuan eduki gabe, horko herritarrak deskribatzen dituen gentilizioan oinarrituz eta hartaz baliatuz izen propio abstraktuaz izendatzea. ETC-literatura, saiakera   Manifestu nazionalista, C. Ulises Moulines (Xalbador Garmendia), Txalaparta, 2008

Barskunes esan zioten talde hura euskalduna zen, eta euskalduna esaten zion bere buruari, Autrigones taldeak bezala, bestek Karistios edo Akitanos esaten zieten taldeek zeukaten gentilizio berean. ETC-literatura, saiakera   Autopsiarako frogak, Koldo Izagirre, Susa, 2010

-Izango dik gentilizioaETC-literatura, saiakera   Katu jendea, Eider Rodriguez, Elkar, 2010

Eta deigarria da euskaraz eta iberikoz gentilizioak sortzeko erabiltzen den -tar atzizkiarekin duen hots eta zentzu kidetasuna. ETC-literatura, saiakera   Euskararen aztarnak Sardinian, Juan Martin Elexpuru, Pamiela, 2017

Nafar gentilizioa, XVI. mendean, Fernando Katolikoari men egiten ziotenek soilik erabil zezaketen. ETC-prentsa   Berria, 2005-12-03

Ipar Ameriketako jatorrizko bakarrak ez zitenen amerikar gentilizioaETC-prentsa   Berria, 2009-03-04

Gentilizioak, euskaraz bezala "-dar" erantsiz egiten dira: Dukandar / Donostiar, zuberotar. ETC-prentsa   Argia, 2000-02-06

Ez dugu beti garbi jakiten zer jartzen duen, baina, gehienetan, toponimiari lotutakoak izaten dira; beste kasu batzuetan, berriz, gentilizioari loturikoak. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-01

Kordobako herri bateko bizilagunen gentilizioa zein den galdetu die ETB2ko lehiaketa bateko aurkezle erdaldunak parte-hartzaileei. ETC-prentsa   Berria, 2017-07-22

Lehena norberaren izena zen, bigarrena gens-aren kide guztiek zuten gentilizioa eta hirugarrena gens bakoitzeko familiak zeraman cognomen-a. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal deiturategia: patronimia, Patxi Salaberri, UEU, 2003

Hemen hiru logika nabarmenduko ditugu, hirurak gauzatzen dituzten ondorio psikosozialen haritik izendatuko ditugu, latinezko gen -sustraia erabiliz: generoaren, generazioaren eta gentilizioaren logikak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 65 zbk., , UEU, 2008 - apirila-ekaina

Zuzenbide zibil autonomikoetan, batik bat, atzera eskuratze-gentilizioa jasotzen da, alegia, ondasun higiezinei oinetxeko kalifikazioa eman eta senditik ateratzeari itzuri egiteko helburuz aitortzen zaie eskubidea ahaideei. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ondasun Zuzenbidea, Mikel Karrera, UPV/EHU, 2011

Herritarren izena "antsoaindar" da euskaraz; gaztelaniaz ere "aintsoaindarra" gentilizioa erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Antsoain, Wikipedia

"Utzieta" proposatzen du, baita "utzietar" gentilizioa ere baina bere hipotesi etimologikoek ez dute zertan guztiz fidagarriak izan. ETC-entziklopedia   Utziate, Wikipedia

Auzotarren gentilizioa "xerrendar" da. ETC-entziklopedia   Xerrenda, Wikipedia

Bestalde, zelten lurraldeari edo nazioari "Keltia" deitzen diote askok, eta hortik dator "keltiar" gentilizioa, "zelta"ren sinonimotzat erabilia. ETC-entziklopedia   Zelta, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus