Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adibidez arruntagoa da gizonen artean umeak izan bai, baina gurasotu ez den jendea. ETC-literatura, saiakera Intemperies (babes bila), Lourdes Oņederra, Erein, 2013
Hogeita hamarrak ondo beteta zituztela gurasotu, Errebaleko etxea ordaintzen amaitu zutenean. ETC-literatura, saiakera Gidariaren okerra, Gotzon Barandiaran, Susa, 2015
Gurasotu zen, eta bere haurren haurrak ikustea ere eman zitzaion. ETC-literatura, saiakera Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak, Nikolas Kazantzakis (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2017
Aingerurik ez zen agertzen Mendiburuko ohantze berrian, aldiz Paristik jin zitzaien berri zoriontsua: Irene eta Gildo gurasotu zirela, eta ņiņia Pierre deitu zutela. ETC-literatura, saiakera Jendeak. Laborari munduko kontakizunak, Daniel Landart, Elkar, 2017
Lagun taldean batzuk gurasotu zirenetik gero eta urriagoak izaten dira halako enkontruak, eta adiskide (ia) guztiak biltzeko modu bakarra hitzordua bazkari baten inguruan antolatzea da. ETC-literatura, saiakera Mundutik mundua, Edu Zabaleta, Pamiela, 2019
Bere burua askatasun, berdintasun eta senidetasun zaindari unibertsal duen Frantzian, berriz, jendetzak ikusi ditugu sexu bereko bikoteak ezkontzearen eta gurasotzearen aurka? lehen ministro sozialista ohiak barne?; edo iritzi publiko zabal bat migratzaileak hamaika gaitzen errudun egiten, lependarrek ez ezik, egungo lehen ministro sozialistak haizatuta. ETC-prentsa Berria, 2014-05-02
Orain, berriz, 2010etik honako hamarkadari begira jarri eta esan behar da 80ko hamarkadan jaiotako belaunaldi hura kalean dagoela, gurasotzen ari dira, lan mundura sartzen: ETB izan dute, euskara batua, testuliburuak, euskararen aldeko praktika, euskaldunberriak dira asko, errazago kontsumitzen dituzte gaztelaniazko produktuak euskarazkoak baino . ETC-prentsa Argia, 2014-12-07
Laranja: Gasteizko Alde Zaharretik Salburura bizitzera etorri zinetenean, ordurako gurasotuak, ez zegoen semaforo hori. ETC-prentsa Argia, 2018-11-25
Rock&Roll izar gurasotua . ETC-prentsa Argia, 2001-03-18
Itziar Arantza Iņaki Elizbarrutiaren Eskolan On Ramon Narbaizarekin, eta honekin mendian, eta honek eraginik Andoni Urrestarazu Umandiren euskarazko eskoletan ibilitako neska eta mutil gurasotuen seme-alabak. ETC-prentsa Argia, 2014-10-26