Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goren 1 izond garaiena dena. ik goien.

Mendi gorenetan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

"Zeru gorenean egon dadila!", bai, lur honetan egin duen ongiaren sari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 209. orr.

Eguzkia oihan debekatuaren atzean sartzen ari zen, zuhaitzen adar gorenak urreztatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.

Gazteluaren solairu gorenetarantz zihoazen isil-misilka...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 334. orr.

Baina erdiko tronuari, gorenari, zutoihal zabala egokitu zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 286. orr.

Logika horren lorpenik gorena Russellen eta Whitehead-en Principia Mathematica obra da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Eboluzionismoaren unerik gorenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Petrolioa, preziorik gorenean.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Harridura sor lezake ikasketen arloan teologiak maila gorena gordetzen zuela jakiteak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Santutasunaren maila gorenera iritsirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.

Giza arrazak izandako zorion-puntu gorena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.

Bizitzeko eskubidea da giza eskubide gorena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Frantziako intelektual gorenetakoa da bera, modernoetan modernoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 88. orr.

Indiar guztiak gobernu-postu gorenetatik baztertzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.

Kapitaina zen kuartel txikiko kargu gorena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 13. orr.

Hiriko funtzionario gorenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Irakeko xiiten erlijioburu goren Ali Sistani aiatola nagusiak. herria¬

Buruzagi gorenaren agindupeko 27 batailoiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Khan goren izendatu zuten 1206an.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Organismo gorenen geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

Sobiet Goreneko Presidiumgo lehendakari izan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Hala dute erabaki inongo Agintaritza Gorenean.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

Gorte Gorenak itxiarazi zuen, ilegalki irekia izan baitzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 191. orr.

Paueko prokuradore nagusiak aintzina pusatzen du afera hori Pariseko dei-gorte gorenerat.  Herria   2004-06-10

Letoniako Kontseilu Gorenak (Legebiltzarra) 'de jure' independentzia aldarrikatu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-22

Espainiako Kirol Kontseilu Gorenaren jarrerak ez du inolako lege babesik.  Berria - Kirola   2004-04-01

Kirol Diziplinako Batzorde Gorenera jo zuen Osasunak. herria¬

Veveyko Biltzar Gorenaren eskabideari uko egin ziola egia zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

2 prestutasunean, bikaintasunean eta kidekoetan garaiena dena.

Lord hitza batzuetan Izaki Gorenaren titulu gisa ere erabiltzen da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 188. orr.

Agur, jaun goren hori!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 38. orr.

Gizakiaren zorion gorena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 513. orr.

Indar goren, mistiko batek gidatuta bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Bertuteari jarraikitzen zaizkionen ongi gorena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Izpirituaren bertuterik gorena Jainkoaren ezagutza da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 571. orr.

Jainkoaren izaerari dagokiola adimen gorenaren eta nahimen librearen jabe izatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 71. orr.

Errealitateak, baita garratzenak ere, orrialde literario gorenen plagioa ematen du askotan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

Ezagutza maila horretan gauzak ezagutzen dituena, giza betegintzarre gorenera heltzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 571. orr.

Politika gizakiaren helburu gorenen zientzia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Etika homerikoa etika aristokratikoa da, aristos edo gorenen artean nagusitu zen "izateko arau-multzoa".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Errektore jaun txit gorena: A.L.E. ikaslea nauzu, [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 113. orr.

3 (dagokion izenaren ezkerrean)

Goren puntutik gertu zeudela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 89. orr.

Behe Niloko goren aldeetako marka-gizonek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Perfekzioaren goren maila adierazi nahi zuen hitz horrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

Bere goren gradura loratua zelarik Erroma.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 233. orr.

4 (dagokion izenik gabe)

Izpirituak uler dezakeen gorena Jainkoa da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 429. orr.

Eskolastika Garaiaren sistema zientifikoaren garatze bikaina, Santo Tomas Akinokoaren Suma handietan gorena jo zuena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Arratsak gorena joa zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Honela aritu ziren solasean eguzkia gorenera iritsi arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Igarpenaren ikasgela iparreko dorrearen gorenean dago. ik beherago 6.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Une haietan, berriro ere uhinaren gorenean, hutsaren hurrengo iruditzen zitzaidan neure herrena, eta orobat garai bateko zoritxarrak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Isilune bat egin du bere suminduraren gorenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 194. orr.

5 Gorena mug Auzitegi Gorena. ik beherago 13.

Alabaina, Huertasek egoki iritzi zion Gorenari azalpenak eskatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Gorenaren autoa zerbitzu juridikoen esku utzi du Mahaiak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

6 gorenean adlag puntu gorenean.

Gorenean izanik sondaia edo gogo-iritzietan, ainitz apaldua da orai.  Herria   2005-11-24

Kanpaina gorenean izanen da otsailaren 12an, larunbatarekin, euskal irratiek zabalduko duten "Irrat'6" sailarekin.  Herria   2005-02-27

Bere 71 urterekin, talendua eta arrakasta beti gorenean ditu.  Herria   2005-11-03

Agorrilean doi-doia sartuak gira eta jadanik aditzen dugu sasoina gorenean dugula edo hala izanen segurik zonbait egunen buruko...  Herria   2004-07-05

Erregetza gorenean zegoela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

7 goreneko1 ik beherago 10.

Maila goreneko taxoiek ez dituztela klaseak adierazten, indibiduoak baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Gizakiek afektuaren eraginez desiratzen duten goreneko ongia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 445. orr.

Sergio Vieira de Mello brasildarra batasun horren goreneko komisario zena.  Herria   2004-07-08

Goreneko kalitatea, behereneko salneurriak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Inperialismoa, kapitalismoaren goreneko aldia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Izaera jator eta gorenekoa zen Kritias.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.

8 Goreneko2/Gorengo Jainkoa.

Eta Hennek zioenez, berak eta Gorenekoak oso harreman onak omen zituzten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.

Halako batean hilak esnatuko dira, baina haien sekretuak Gorenekoak eta Haren epaiak gordeta edukiko dituzte belaunaldi guztien amaia arte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 32. orr.

Gorengoaren graziaz eta borondatez,  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

9 gorenen (superlatiboaren superlatiboa)

Bata Kristorena, zeina gure kapitain eta jaun gorenena den; bestea Luziferrena, gure giza naturaren etsai minarena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

Maisutasunaren mailarik gorenena lortzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 490. orr.

Arimaren ahalmenik gorenenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.

Munduko poemarik gorenenak ere ez zuen lortuko tristurak eta amorrazioak, beren kolore ilunez, nire barruan marraztutako koadroa edertzea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.

Eta hau bera esan daiteke aingeru gorenenaz ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.

Nahiz eta ikusiz leihatila zein barna sartua den hormaren sakonenean eta gorenean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Jainkoaz esan daitezkeen hitzik gorenenekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 34. orr.

10 gorengo izlag gorenekoa.

Emakumea ama izateko jaioa zela, amatasuna zelarik hain zuzen, gorengo loria eta xede bakarra harentzat.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 7. orr.

Epaiketan bere buruarentzat gorengo zigorra eskatu zuen Rolando Cubelak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.

Rufino Arrola ez zan gorengoa baino bajuago ibiltekoa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.

On egiazko eta gorengoarekin bat egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 815. orr.

Goi-gorengo mahai planifikatzaile batetik begiratu ezkero.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

11 gorenik1 adlag gorakienik, ozenkienik.

Gehienik Loria gose direnak, mintzo direla gorenik haren abusuaz eta munduaren hutsalkeriaz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

Sudur ahotsez, ahal duten gorenik kantatzen dute hiru haurrek, guztiek entzun dezaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 145. orr.

12 gorenik2 adlag garaienik, altuenik.

Putreak omen dira, hegazti guzien artean, gorenik hegan egiten dutenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

13 Auzitegi Gorena mug

Espainiako Auzitegi Gorenak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Argentinako Auzitegi Gorenak erabaki beharko du Bonadioren epaia berretsi edo ez. herria¬

Salako sei magistratuek, eta Auzitegi Gorenaren erabakia babestu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Helegitea aztertu duen Auzitegi Goreneko epaimahaikideetako bat.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Auzitegi Goreneko Epaile Nagusiaren bidez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 115. orr.

Kanadako Auzitegi Gorenaren irizpideen arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Justizia Auzitegi Gorena aldatu zuen iragan abenduan Lucio Gutierrez presidenteak.  Berria - Harian   2005-04-20

14 goren-goren

Everest mendia da mundu guziko goren-gorena.  Herria   2001-05-31

Goren-gorenean, aurrez aurre, bi harritzar erraldoi, bata zutik, bestea belarretan etzana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.

Goren gorenera iristeko behar den punch hori.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 37. orr.

Goren-gorenaz, aspaldiko ezagun bat buruaz agurtzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Hermione goren-goreneko kristala seinalatzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.

Kalitate goren-gorenekoak dira aurtengo ikastaldiak.  Herria   2004-07-22

Mendi hori, Everest famatuaren ondoan, munduko goren-gorenetarik da.  Herria   2003-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agintari goren (18); armadako agintari goren (3); armadaren buruzagi goren (3); auzitegi goren (5); bere goren gradura (3); botere goren (5); buruzagi goren (24); goren gorenean (13); goren goreneko (5); goren gradua (3); goren graduan (3); goren graduko (3); goren gradura (7); goren gradura iritsi (3); goren maila (4); goren mailako (28); goren mailako partida (3); goren mailako partidak (3); goren mailakoa (5); goren mailan (12); goren mailara (4); goren puntuan (4); indar goren (4); inteligentzia goren (11); inteligentzia goren baten (5); inteligentzia goren gisa (3); irango agintari goren (4); izaki goren (7); jainko goren (6); jaun goren (7); jaun goren hori (3); kausa goren (8); kausa goren gisa (3); mail goren (3); oinarri goren (6); oinarri goren gisa (3); ongi goren (4); sortzaile goren (3); tentsioa goren gorenean (3); txit goren (5); xiiten buruzagi goren (3)

adierazpen gorena (3); agintari gorena (5); agintaritza gorena (4); alerta gorena (3); arduradun gorena (4); arrazoi gorena (3); auzitegi gorena (36); baldintza gorena (5); bertute gorena (5); betegintzarre gorena (3); botere gorena (66); botere gorena administratzen (4); botere gorena daukanaren (6); botere gorena duenaren (4); botere gorena duenari (3); botere gorena eman (5); buruzagi gorena (8); errealitate gorena (8); esakune gorena (4); espainiako auzitegi gorena (3); gaitz gorena (4); goiko eta gorena (3); gorena jainkoaren ezagutza (3); guztiz gorena (5); helburu gorena (3); izaki gorena (4); izate gorena (3); jakinduria gorena (3); jaun gorena (4); jaun txit gorena (4); justizia auzitegi gorena (3); kargu gorena (4); kirol kontseilu gorena (4); kontseilu gorena (10); lege gorena (4); maila gorena (26); mailarik gorena (7); mendi gorena (4); oinarri esakune gorena (4); on gorena (5); ongi gorena (29); organo gorena (4); pobretasun txit gorena (3); podiumeko maila gorena (3); puntu gorena (13); punturik gorena (6); rada gorena (3); sari gorena (5); txit gorena (9); une gorena (13)

aebetako auzitegi gorenak (5); agintari gorenak (17); arduradun gorenak (5); auzitegi gorenak (476); auzitegi gorenak baliogabetutako (3); auzitegi gorenak berretsi (11); auzitegi gorenak ebatzi (6); auzitegi gorenak erabaki (7); auzitegi gorenak hartutako (9); auzitegi gorenak kaleratutako (3); batzorde gorenak (3); belgikako auzitegi gorenak (7); botere gorenak (3); buruzagi gorenak (5); dio auzitegi gorenak (3); eaeko auzitegi gorenak (4); ebatzi du gorenak (3); egin du gorenak (3); epaitegi gorenak (10); erakunde gorenak (5); espainiako auzitegi gorenak (122); floridako auzitegi gorenak (4); frantziako auzitegi gorenak (10); gizarteko jende gorenak (3); gorte gorenak (9); guztiz gorenak (5); helburu gorenak (4); israelgo auzitegi gorenak (24); jende gorenak (4); justizia auzitegi gorenak (10); kaliforniako auzitegi gorenak (4); kirol kontseilu gorenak (13); kontseilu gorenak (25); londresko auzitegi gorenak (5); magistraturako kontseilu gorenak (4); maisu gorenak (3); massachusettseko auzitegi gorenak (4); mexikoko auzitegi gorenak (10); ongi gorenak (3); organo gorenak (3); turkiako auzitegi gorenak (5); txileko auzitegi gorenak (7); ukrainako auzitegi gorenak (7)

agintari gorenaren (7); auzitegi gorenaren (101); auzitegi gorenaren arabera (3); auzitegi gorenaren aurrean (11); auzitegi gorenaren ebazpenaren (3); auzitegi gorenaren epaia (6); auzitegi gorenaren epaiak (3); auzitegi gorenaren erabakia (10); auzitegi gorenaren erabakiak (4); auzitegi gorenari (20); botere gorenaren (9); buruzagi gorenaren (5); errealitate gorenaren (8); errege gorenaren (8); espainiako auzitegi gorenaren (19); espainiako auzitegi gorenari (3); gorte gorenaren (6); hirutasun gorenaren (3); inteligentzia gorenaren (3); jainko gorenaren (20); jainko gorenaren gorespenak (11); jainko gorenari (3); jaun gorenaren (3); justizia auzitegi gorenaren (4); kanadako gorte gorenaren (4); kausa gorenaren (3); kirol kontseilu gorenaren (8); kontseilu gorenaren (11); maiestate gorenaren (12); maiestate gorenaren aurkako (12); ongi gorenaren (6); pobretasun gorenaren (4); pobretasun txit gorenaren (4); santutasun gorenaren (3)

agintari gorenek (9); aintza zeru gorenean (3); auzitegi gorenean (78); auzitegi gorenean helegitea (10); auzitegi goreneko (104); auzitegi goreneko epaile (6); auzitegi goreneko fiskal (3); auzitegi goreneko fiskalak (3); auzitegi goreneko fiskalek (8); auzitegi goreneko presidente (11); auzitegi goreneko sala (14); auzitegi goreneko zigor (6); eguzkia gorenean (5); espainiako auzitegi gorenean (22); espainiako auzitegi goreneko (27); goren gorenean (13); goren goreneko (5); gorenean bizi (3); gorenean da (3); gorenean dago (10); gorenean egon (3); gorenean helegitea aurkezteko (5); gorenean izatea (3); gorenean jarri (4); gorenean jarrita (3); gorenean zegoen (8); gorenean zen (3); gorenean zeuden (3); goreneko botoia (3); gorte goreneko (6); kontseilu goreneko (7); kontseilu goreneko buru (3); londresko auzitegi goreneko (3); mail gorenean (4); mail goreneko (8); maila gorenean (49); maila gorenean izatea (3); maila goreneko (40); mailarik gorenean (14); mailarik goreneko (5); mailik gorenean (4); naturaren goreneko (3); naturaren goreneko eskubidez (3); punturik gorenean (3); sasoina gorenean (5); segurtasun goreneko (3); tentsioa goren gorenean (3); une gorenean (5); unerik gorenean (4); zeru gorenean (8)

auzitegi gorenera (38); auzitegi gorenera jo (9); auzitegi gorenera joko (11); auzitegi gorenerako (4); bere maila gorenera (3); espainiako auzitegi gorenera (9); gorenetik beherenera (3); gorengo mailan (10); gorte gorenerat (3); justizia auzitegi gorenera (5); maila gorenekoa (6); maila gorenera (21); maila gorenera heldu (3); maila gorenera igotzeko (3); maila gorenetan (3); maila gorenetatik (3); mailarik gorenena (3); mailarik gorenera (10); mailarik gorenera iritsi (5); mendi gorenetan (4); organismo gorenen (4); podiumeko maila gorenera (10); puntu gorenetik (3); une gorenera (3); urteotako mailarik gorenera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus