Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

guztizko 1 izlag erabatekoa, guztia hartzen duena.

Halarik ere, ***ko jaun dukeak, neure lehengusuak, nori ere dakizunez guztizko onginahia zor baitiot, jakinarazi berri dit Napolira deitua izan dela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 366. orr.

Dualisten iritziz, guztizko engainuan bizi gara, egiatzat hartu ohi ditugun uste gehienak berez faltsuak baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.

Halere, ezin da esan guztizko ezustea izan zenik.  Berria - Kirola   2004-04-13

Bai, ezdeusean erortzen nintzen, guztizko ezdeusean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 295. orr.

Menperatu zituenean santuak tentaldiak, gure Jauna bera agertu zitzaion, guztizko atseginez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 28. orr.

Beraz, bilatu beharra dago guztizko irrikiaz, ezkutaturik dagoen bitartean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 45. orr.

Horrelakoetan beharrezkoa da guztizko pazientzia edukitzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Kultura elitista baten guztizko etsaiak dira.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.

Erositako nekazarien guztizko prezioa ehun mila errublo ingurukoa zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 216. orr.

Horrek diakronikoaren eta sinkronikoaren arteko guztizko bereizketa dakarkigu berriro ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 226. orr.

Eremu honetako guztizko BPGa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Energiaren guztizko kontsumoa %26 hazi zen 1990-2002 epean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

· Lan bikainak, guztizko interesanteak, inondik ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 50. orr.

Guztizko inozotzat hartuko ninduela jakinik ere, hirugarren galdera egin nion ahots aztoratu samarrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 120. orr.

2 (izen soil baten eskuinean)

Bihotz guztizko jaieraz beneratzen zituen borrokaldian lagun ditugun eta ibar beltz-ilunetan gurekin doazen aingeruak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 403. orr.

3 (nire, bere eta kidekoen ondoan)

Nere guztizko Txomin Garmendia homologatu gabeak hala idatzi ohi du frankotan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.

Gure munduko izateari bere guztizko zentzua ematerakoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.

Nire amodioa zu izanik, nire guztizkoa zara, baina zu gabe ere, bizirik iraun dezaket.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 75. orr.

• 4 (izenondo gisa)

Ideia finko hura, bada, [...] bakardade guztizko hartan handituz eta handituz, daratulu baten gisan ari zitzaion barneratzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Eta isilaldi guztizko horretan pasa nuen urte madarikatu hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 290. orr.

Iluntasuna trinko baino trinkoagoa zen, eta isiltasuna guztizkoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Zehaztasun guztizko batez berritzen nituen gorabehera konkretu haiek guztiak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.

Aski kezkabide ederra banuen haatik, neure ezaxolakeria guztizkoak kezkatik begiratu ez baldin banindu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 449. orr.

Nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Zirrara hura osoa eta guztizkoa egin zitzaidala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 116. orr.

Gau batez, lo gozo guztizkoan nengoela, norbait sartu zen gelan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 276. orr.

Amodio guztizko eta betea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere guztizko (5); guztizko atseginez (4); nere guztizko (5)

bere guztizkoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus