Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

guztiahaldun (ETCn 150 agerraldi) 1 izond guztiz ahaltsua dena, zernahi ahal duena. ik ahalguztidun; guztiahaltsu.

Parisko errege guztiahaldunen ezagutzatik kanpo geratzen diren lurraldeak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 55. orr.

Jaun guztiahaldun batek bere urratsak gidatuko balitu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 95. orr.

Argindarraren giltzari eragiten dion esku guztiahaldunak bereizten ditu jolasaren eta atsedenaren munduak, argi-itzaltze horrexek markatzen baitu haurren loaren hastapena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.

Hornitzailea W. zen, aleman industria handi eta errespetagarri bat, aliatuek gerra ondoren IG-Farben guztiahalduna erdibitua zuten enbor-adar haietako bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Hondamen fisikoak egunero egiten du urrats bat aurrera; guztiahalduna da eta ez du inoiz ere hutsik egiten.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

Borges, bere jendearen begietara, heroia zen guztiahalduna zelako, Robin Hood bezala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 123. orr.

Ez dezagun ahantz masa-hedabideak ez direla guztiahaldunak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 145. orr.

Ez zen zaila, ez eta neketsua Jaungoiko guztiahaldunarentzat berak egindakoak ordenatzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Aspaldi ordaindu niola Jainko guztiahaldunari, giristino gisa, zor nion zerga.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 539. orr.

Heriotzaren beldurra bat-batean iritsi zitzaion, eta erabat menderatu zuen, guztiahaldun eta larderiatsu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

• 2 iz Jainkoa.

Sorkuntza izenburuko eleberrian, Guztiahaldunak bere obra nola zertu zuen kontatzen du Dino Buzzatik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

Zaldi hau Ahmetentzako oparia da, Guztiahaldunak bidali dio.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 34. orr.

Aski arrazoin zela tigrearen edertasun basati hura Guztiahaldunaren existentzia frogatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus