Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutxika (orobat gutika g.er.) 1 adlag apurka.

Botere edo kontrol joko arriskutsu bat, gutxika hondoratzen ninduena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 36. orr.

[Jakiak], guriak badira, gutxika janez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.

2 gutxikako izlag apurkako.

Batak gutxikako aldaketa proposatzen zuen eta besteak aldaketak jauzika etortzea espero zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

3 gutxika-gutxika apurka-apurka.

Gutxika-gutxika hasi zen ulertzen zer ikusten zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Gutxika-gutxika, mutilaren begiak laino etilikoz, somniferoz estaltzen hasi ziren.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 94. orr.

Gutika-gutika, bertzelako esparruetara isuri zen solasa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

Gutxika-gutxika, gure bizitza zeregin berriz bete zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Hori guztia ez dut berehala ikasi, gutxika-gutxika baino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 114. orr.

Baina, gutxika-gutxika, izutzen hasi zen gure ama, ez aita ez Gino etxera itzultzen ez zirelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gutxika gutxika (41

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus