Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutxiespen (ETCn 426 agerraldi; ETCn 582 agerraldi; orobat gutiespen ETCn 21 agerraldi) 1 iz gutxiestea.

Asko mindu zuela "jendearen gutxiespenak, judua izate hutsagatik".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 46. orr.

Ingelesek negro bezalaxe, gutxiespena adierazteko erabiltzen dute frantsesek nègre.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 73. orr.

Nigandik jasotako erdeinu eta gutxiespenak salatuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.

Gure artean euskal musikaren nolabaiteko gutxiespen bat dago.  Berria - Kultura   2004-10-22

Gizonen laidoari ihes egin diat zerrien erdian biziz, hauen begietan bederen ez duk gutiespenik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

Euskaldun jendeak batez ere azken berrehun urteetan sufritu dituen gutxiespen eta mespretxuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 87. orr.

Halako izendapen baten atzean euskaldunarentzako zenbateko gutxiespena dagoen ohartu gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 87. orr.

Goraka zihoan, nonbait, Beterriko hizkeraren ospea, eta beheraka Bizkaikoarena, eta lotsa eta gutxiespena ez ezik, gaitzespena ere [...] zabalduaz zihoan zenbait alderditan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 49. orr.

Gutiespen eta arrazakeriaren hesiak botatzen dituena.  Herria   2003-08-07

-Hik nahi duana eginen diagu..., herritarra-murmurikatu zuen jaunttoak, gutiespenez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 166. orr.

Peterrek duen bere buruaren gutxiespen hori izugarria da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 204. orr.

Handiespena eta Gutiespena, bada, Maitasunaren eta Gorrotoaren ondorio edo propietate batzuk dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 361. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gutxiespen sentimendua gailentzen da ororen gainetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.

Estatu frantziarraren gutxiespen jokaera.  Berria - Mundua   2004-02-26

Zure lagun presoen zorigaitza eta gutiespen mespretxua jastaturik  Herria   2001-07-19

2 gutxiespenezko izlag

Gutxiespenezko hitza.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 276. orr.

Aldeko iritzi beroak eta gutxiespenezko jarrerak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Gallaherrek gutxiespenezko errukia baizik ez zion erakusten bere begikotasunarekin, gutxiespenezko errukia baizik erakusten ez zion bezala Irlandari bere bisitarekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 117. orr.

Bigarren ikuspegi hau, gutxiespenezkoa, emozioa une bateko erregresio gisa ulertzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus