Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutxiengo (ETCn 8.488 agerraldi; orobat gutiengo ETCn 155 agerraldi) 1 iz gehiengoa osatzen ez duen talde edo alderdia.

Gehiengoak ukatu egiten dio beti arrazoia gutxiengoari. Biztanleriaren gutxiengo txiki bat, struldbruggs direlakoak, hilezkor dira.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 189. orr.

Hispanoak Estatu Batuetako gutxiengo nagusia dira.  Berria - Mundua   2004-03-07

Herrialde horietan dagoen gutxiengo handiena izanda ere.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Ez ote garen gutxiengo euskaldunari era totalitarioan erasotzen ari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 119. orr.

Errusiar gutxiengo menderatzaile komunistak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Gutxiengo nazionalen auzia.  Berria - Mundua   2004-06-08

"Filosofoek" osatzen zuten gutxiengo ilustratuaren armada txiki baina beldurgarria. Europak ez du planteatu ere egin gutxiengoen arazoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 185. orr.

Gehiengoen eta gutxiengoen arteko jokoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.

Gutxiengoen gizarteratzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 35. orr.

Gutxiengoen eskubideak errespetatzeko.  Berria - Mundua   2004-04-28

Gu abertzaleak gara, gutxiengoa geure herrian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 123. orr.

Gutxiengoan diren komunitateen nortasuna.  Berria - Mundua   2004-02-01

Alde handia baitago, nire ustez, erlijio edo ideologia bat gehiengo gisa bizitzetik gutxiengo gisa bizitzera.  Berria - Mundua   2004-02-01

Herritarren %84 esloveniarrak dira eta gutxiengoen artean kroaziarrak eta serbiarrak daude.  Berria - Mundua   2004-04-30

Eta gutxiengoen nazionalismo horren barruan ere, bada nazionalismo militantea eta bada nazionalismo kulturala.  Berria - Mundua   2004-02-01

Gutxiengoei botoa galaraztea.  Berria - Mundua   2004-10-28

Thailandian, [...] txinatar gutxiengoaren eskuetan dago nazio-aberastasunaren erdia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Gaur egun, gutiengo batek -Ipar Amerikak eta Europako herri aberatsenek bereziki- ditu munduko giderrak erabiltzen.  Herria   2003-12-18

Zerrendaburuen artean emakumezkoak gutxiengo dira.  Berria - Harian   2005-03-16

Gaizkileak gutxiengoa dira hemen, nahiz haiek agintzen duten.  Berria - Gaiak   2004-04-23

Beste elkarte bat sortu dute Ikasbiren legezko biltzar nagusian bozen ehuneko berrogeiarekin gutxiengoan gelditu ziren burrasoek.  Herria   2003-06-26

Gutxiengoan geratu garela eta galdu egin dugula onartzeko momentua da.  Berria - Mundua   2004-10-15

Gutxiengoan geratu da gobernua.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

UGT gutxiengoan da batzordean.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

PSOE gutxiengoan dago Senatuan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Xavier Larre, gutiengoaren hautetsi buruak.  Herria   2005-12-01

Jean Michel Etchemendy, gutiengoko hautetsiak argirat eman ditu bi injustizia.  Herria   2005-03-03

2 (hitz elkartuetan)

Gutxiengo gobernua osatu duen hirukoak Legebiltzarreko 250 diputatuetatik 109 ditu.  Berria - Mundua   2004-02-21

Gutxiengo Hizkuntzen Europako Ituna aplikatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

· Bertze erlijio gutiengo batzuen ikurrak ere debekatuak izanen dira, hala nola sikhen buruzapiak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Europa osoko judu eta ijito gutiengo guztien suntsiketa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus