Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutxiagotu, gutxiago(tu), gutxiagotzen (ETCn 718 agerraldi) 1 da ad gutxitu, areago gutxitu.

Inguruetako gaztetxoak gutxiagotzen ari zirela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 65. orr.

Ibiltzerakoan eskuaz laguntzen zion ezkerreko hankari, ia nabaritu ere egiten ez zen herrena gutxiagotzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 12. orr.

Sekula gutxiagotu gabeko oinazea, Jaunaren hirak beti kitzikatua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Zorionbide batzuk halabehar hutsezkoak zirela jakiteak gutxiagotu egingo zuen haien indarra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

Desinentziaren garrantzia gutxiagotuz joan zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 222. orr.

Gutxiagotu behar direla horiek kontsumitzeko aukerak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Erruz gutxiagotuko ziren gorpua grisettearena izateko probabilitateak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 156. orr.

Horrek, epe luzera, demografia- eta gizarte-arazoak gutxiagotzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Mantenuen kostua gutxiagotuz, soldatak ere murriztuko lirateke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Finantza publikoak behar bezala onbideratu edo inflazioa gutxiagotzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Jarduera moteldu batek herrialde industrializatuetako inbertsioen errentagarritasuna gutxiagotzen duenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Eskariari eusteak ezin izan zuen langabezia gutxiagotu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Era horretan Alemaniako inflazio-tentsioak gutxiagotuko ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Pribatizazioak, gastu publikoak gutxiagotzea, etab.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

XX. mendean XVII. mendeko herri-nobelagile bat izatea gutxiagotzea zen Menard-en begietan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Etorkizuneko Europako Batasunean hizkuntza gutxiagotuek, eta euskarak bereziki, izango duten statusaren inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Interes berezia du guretzat Singerrek, komunitate gutxiagotu bateko kidea zenez gero.  Berria - Kultura   2004-07-14

3 (era burutua izen gisa)

Bereizkeria edo gutxiagotu fisikoengatik neurriak hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus