Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gutunontzi (orobat gutun-ontzi) 1 iz gutunak igortzeko ontzia. ik postontzi.
Oharra justu bere neurria zuen gutunazal batean sartu, eta gutunontzira jaitsi nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 96. orr.
Cabrera kaleko izkina bat, gutunontzi bat zegoenekoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 194. orr.
2 gutunak jasotzeko ontzia.
Egun batean, gutun-ontzia zabaltzean, [...] eskuz idatzitako eskutitz bat ikusi nuen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 7. orr.
Badaezpada eskailerapean zeuden gutunontzietako izen-abizenak begiratu nituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 126. orr.