Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezpainen lerro lizunean, [...] edo burukoari atxikitzeko era gutiziatsuan ohartu nintzen emakumea gailendu zitzaiola erabat neskari. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 128. orr.
Distira gorri arraro bat zegoen orain haren begi gutiziatsuetan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 262. orr.
Gizon esklaboak gizon libreak baino gutiziatsuagoak dira, lizunagoak, ankerragoak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 109. orr.
Gerra-jaun gutiziatsuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.
Patuaren esku gutiziatsuetan utziz gero sor zitekeen bertsolaririk, baina ez zegoen jarraipena erabat ziurtaturik. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 149. orr.
Nazio gutiziatsu baina langile baten gainera erortzen bada, legeen indarra alferrik galduko da, azpikeria eta amarru txiki mordo baten artean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.
Garai batean oparo eta distiratsua zen, baina orain goseak joa, zin-hausle, gezurti, iruzurti, lapur, gutiziatsu, miserable eta ezjakin zen hiria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.
Teleskopiotik behatzea zen ene orduko gutizia gutiziatsua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.