Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutiziagarri izond gutiziatua izatea merezi duena, desiragarria.

Airea usain gutiziagarriz dago betea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.

Ez dut uste gizonezko japoniarrean zortea ere askoz gutiziagarriagoa denik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 92. orr.

Azkarregi, halako jaki gutiziagarriaz behar bezala gozatzeko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.

Merkatu gutiziagarri batean sartu gabe geratu nahi ez badute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

Antzerkigile ingelesaren lanak zuzendari eta aktoreen gutiziagarri dira garai, toki eta testuinguru guztietan.  Berria - Kultura   2004-08-06

Anaia Tomasek asmatzen zituen irtenaldiak edonori gutiziagarri gertatuko litzaizkiokeela esango nuke.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus