Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gustu (5305 agerraldi, 262 liburu eta 1852 artikulutan; ETCn 7.421 agerraldi; orobat gostu 618 agerraldi, 9 liburu eta 477 artikulutan, ETCn 2.093 agerraldi, eta gusto 121 agerraldi, 29 liburu eta 28 artikulutan; ETCn 1.132 agerraldi) 1 iz atsegina.

Janean eta edanean hartzen dugun atsegina, gosea edo egarria daukagunean; etzateko gustua nekatua dagoenarentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.

Gustu osoz freskatuko dizut zure ganbarako memoria hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

Gustu handiz ikusiko zaitu handik bueltan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 102. orr.

Normalean gustuz hartzen du ur-xirriparen ingurua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

Berez atsegina denaren gustua sublimatu, garaitu edo kanporatu beharra dago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Bere gustura eraikitako fantasiazko mundu bat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 19. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 dasta.

Badira beste kualitate batzuk (Lockeren bigarrenak: kolorea, usaina, gustua, etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Gustu goxoa omen du eta okela samurra bide da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 39. orr.

Egiazko porruaren egiazko gostua!  Herria   2001-10-04

Iturriari, ilargiaren gorabeherekin gustuz aldatzen den horietakoa baita, batzuetan ustel usaina omen dario.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

Gustua kentzen ziok...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

[Gisuak] belarrari eta beste bazka guzieri gustu ona emaiten diela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.

Kasik egun guziz berriak onak ziren, eta jatekoari gustu hobea emaiten zioten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

Ez dutela kaka guztiek gustu berbera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.

Debekuaren gatzak ematen zion bere gustua festa koxkor hari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.

Beraz gerlak eta gerla ondoak utzi digute oroitzapen txar frango eta orobat gustu kirets bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 181. orr.

3 zaletasuna edo.

Bakoitzak bere gustuak ditu, eta denontzako gustuak daude.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.

Gustua eta dirua ez doaz beti loturik, nonbait.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 133. orr.

Janariari buruzko gustuak adibidez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 65. orr.

Biok ginen literaturazaleak eta biok geneukan erlijio eta filosofia gaietarako gustua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Anaiari frogatzeko norbait nintzela eta arrazoi ukan zuela ni baitan sortarazirik kirolarentzat neukan gustua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

Gero, gogoz kontra, kafesnea hartzen hasi zen, emakumeen gustuetara makurtu izan balitz bezala.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Hortako goxoan kantatzera gostu duenak badaki norat jin larunbatean.  Herria   2003-10-23

4 edertasuna-edo sumatzeko gaitasuna.

Noizean behin haren liburuak irakurtzen nituen, buruargia zen arras, gustu onekoa, erudizio handi-handikoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 71. orr.

Haren soinekoa gustu onekoa zen, modaren araberakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 479. orr.

Oso txukun eta gustu onez orrazturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Hark baino gustu hobea dinagu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.

Banekien-eta ergelkeria bat esaten ari nintzela, eta gustu txarrekoa gainera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.

Oso gustu txarreko txantxa izan zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 93. orr.

Gustu lodiko pasadizo barregarriak, hildakoen istorioak eta gonapeko gorabeherak kontatzen aritu omen ziren haren hiletan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 9. orr.

Altzariak, agintari klase berriaren gustura, klasikoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

Orduko gustuaren arabera apaintzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.

Neure literatur gustua hobetuko zen tarte hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.

Gostuz idatzitako eleberria, gostuz ere irakurtuko dena.  Herria   2004-12-09

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egoista hutsa omen bainintzen, zakarra, gustu-kontuan barbaroa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Kolorea baitzuen berak gustu-irizpide, bost axola alderdi teknikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gasolio gustuko arrainak Banan-banan dastatu zituzten eliza-gustuko masustak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 190. orr.

Azken tantara arte edan zuen ura, botika-gustua hartu arren. mahats zukuzko botila bat, ardo gustu pixka bat duena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 200. orr.

Denak du hemen arrain gustua, are patatek berek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.

Denaden, bazuen bere bixi gostua zenbait aldiz HERRIAk, bereziki Lafitten lehen urte aldeño batez.  Herria   2001-10-18

Bortxazko ezkontzek badute beti halako kirets gostu bat.  Herria   2003-05-22

Pozoin gustu bat baduela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Saderen sexu-gustuak eta jokaera libertino neurrigabeak ulertu nahi badira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

7 gustuan gustura.

Gustuan nintzen lehenbizikoz hainbat egunetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Pentsaketa ari naizenean, koskan edo arrangura bereziki, burua apal nabil edo bestenaz, gostuan naizelarik, soa zuhaitzen puntan daukat, ez baldin badut hedoietan galdua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.

Bidea idekirik holaxe gazteek, dugun erran arras gostuan ezarri gaituela beste lau helduen lasaitasunak.  Herria   2003-03-17

Untsa gordea gostuan bizi zela Frantziatik urrun...  Herria   2001-02-08

Ondartzak behar direla garbi garbiak atxiki jendea gostuan mainatzeko gisan.  Herria   2003-07-03

Nihaur jaitsiko naiz gustuan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 98. orr.

-Ez dut Parisetik nehor ekarriko, zaude gustuan ama...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.

-Zaude gustuan, Baiona ez da urrun, eta otoan gira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Hark, baietz, bai, gustuan jar zedin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 15. orr.

· -Alta, gain hartan, buruz buru, gustuanago izanen ahal ginen, ez duzu uste?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 154. orr.

· Xan ez zen bere gustuan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.

· Iheslariak aterbetuko ditugu, gostu gostuan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 33. orr.

8 gustuko izond ik beherago 15.

Bihozgabetu egiten naiz gustuko neska bat aurrean dudanean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 150. orr.

Ez zutela batere gustuko lana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.

Material harekin gero geure gustuko irudiak sortzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.

Bakoitxak bere gostuko kirola egiteko.  Herria   2004-01-29

Bere gustuko neskak "Danger"en egongo dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

Aurren aurrenik zeure gustuko gaietara jotzea gomendatuko nizuke.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.

Xarlesen gustuko metro edo postako ofizio horiek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

Erantzuna ez zen aitaren gustukoa gertatuko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Bere rock talde eta pieza gustukoenez hizketan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Ezagun zuen leiho ondoko aulki huraxe zuela lekurik gustukoena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 76. orr.

Txekiako garagardo ospetsutik litroak edaten zituen bere taberna gustukoenean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.

· Irakurlearen gustuko izango direlakoan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 15. orr.

Hurrengo erabiltzailearen gustuko ez direlako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Bainan Jospin-en "pizte" hori ez da denen gostukoa.  Herria   2005-04-28

-Zure jokamoldea oso gustukoa zait.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.

9 (-en) gustuko (-en) iritzian.

Ene gustuko, amodioak du beste zernahik baino gehiago gizon baten bizia beztitzen eta argitzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

-Nekez, ene gustuko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

Ene gustuko aise ari dira kolegio horretan, pedagogia integratua dela estakuru.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 133. orr.

Bronchite-a joan zitzaidan primaderako lehen eguzkiekin, nahiz-eta sasoina mokorra eta berankorra izan gure gustuko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.

Batzuen gostuko hori sozialixten jukutria bat bezala izanki jokoaren nolazpait nahasteko...  Herria   2005-04-07

Zonbat jende bilduz orotarat? bost ehun mila edo gehixago langile sindikaten arabera, hiru ehun mila ez arras polizaren gostuko.  Herria   2005-02-10

Bozka-legea kanbiatua izaiten ahal litake beraz bainan askoren gostuko arras okerki.  Herria   2003-02-13

Sobera larderia, frangoren gostuko.  Herria   2005-05-19

10 gustura gogara.

Bertan goxo egin duzu, gustura zaude kaka artean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 108. orr.

Norma Lúciak gustura entzuten zituen haien esapide lotsagabeak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.

Gustura barre egin dut, eta gustura barre egiten sentitu dut nire ondoan Stevenson.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.

Imajinatu dezaket nola egiten duten, baina gustura ikusiko nuke.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.

Egin dutana, gogotik eta gosturat egin dut.  Herria   2003-05-15

Gustura joko nikek trago bat haren osasunera, arranopola!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 155. orr.

Batak emandakoa gustura hartzen zuen besteak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.

Neskak gustura hartu zuen gizonaren eskaintza eskuzabala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

Ez dira horrenbestez denak gustura geratzen, protestaldi bati ekiten diotenak ere izaten dira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 116. orr.

Pozik eta gustura sentitzen zen oso.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 223. orr.

Ez zuen oso gustura hartu Julenen laguntza eskea.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 117. orr.

Gustura asko entzungo nuke zuri buruzko zerbait.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.

Ez noa, ordea, oso gustura; premiak behartzen nau.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 58. orr.

Arras gostura zirela hola salatu digute gure Jean Leon, Martzel eta Anttonek.  Herria   2001-11-01

Bizarra kendu gabe ez naiz batere gustura sentitzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.

Gustura asko hasiko nintzateke neu ere urrumak egiten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.

Gustura asko!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 190. orr.

Nagusia ondoan badu, gusturago.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.

Gustura baino gusturago zegoen bere senarraren eta bere alabaren artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Ni gustura, deus bisitatu beharrik ez-eta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

Gustura gainera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.

11 (-en) gusturako (-en) iritzian.

Baina ez dute, nere gusturako, pesimismorik edertzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Ivyren gusturako, ordea, zoragarri ei zegoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

Eta hori, kritiko xume honen gusturako, ezin onetsia da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Oso liburu interesgarria da, baina emakumeen historia gehiegi dakartza, nire gusturako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.

Larru eta korbata eta Loewe gehiegi nire gusturako.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.

Gero, otordua arin-arin bukatu -arinegi beti ere Harry Blounten gusturako, jale metodikoa izanik-, postatik irten, eta aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.

Baina Joek ankerregi borrokatzen zuen gazteago eta beldurtiago ginenon gusturako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

12 gustu(a) eman

Gustua ematen zion besteen berriketa entzuteak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 121. orr.

Egia esan, gustua ematen du zuei eszena hauek agintzeak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 277. orr.

Baina neskak dantzan hasi zirenean, hain zituan arinak eta dotoreak, gustua ematen zian beraiei begira egotea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.

Etsaiari gustu ez emate hutsagatik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Azukreak beti balioko zuen hari gustu emateko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 88. orr.

13 (norbaiten) gustua egin

Maite zuen jendearen gustua egitea, denena eta bakoitzarena.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Esaera duk emakume ezkonduak gizonaren gustua egin behar duela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.

Abildade aparta duzu zure gustua eginez besteak saritzen dituzula sinesteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 149. orr.

Denen gostua nola egin?  Herria   2005-11-17

Badakit hitz hunekin ez dudala denen gostua egiten.  Herria   2005-08-04

14 gustu(a) hartu

Ibiltzen batere gusturik hartzen ez duten eta zapata pare bat baino ez daukaten atso gaixoek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 229. orr.

Arraina [...] bikain askoa zegoen, baina nik batere gusturik hartu ez, ez dakit zer demontre gertatzen zitzaidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Garateneko jendeak gostu hartu du partida huntan, hau ez izanik ere mailez gorenen artekoa.  Herria   2001-02-15

Nik ere harekin eginak nituen artzaingoko lehen ikasketak [...] artzain etxolari biziki gostu hartu nion haren konpainian.  Herria   2005-12-22

Horiek oro negu bizitto hunen ahanzteko eta biziari bere gostua hartzeko.  Herria   2003-02-13

15 gustuko izan1 (norbaitek zerbait)

Gustuko zuen bere ganbara, neskatxa gela hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Gustuko ditu aitak paseoak.     «Bizia lo», 2003 - 31. orr.

Ez ditiat oso gustuko liburuak: jakin beharreko guztia ikasia nauk dagoeneko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 57. orr.

Galantinatik bi xerra nahi izan zituen; gustuko zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Baina ez zuen gustuko bere aberastasunaren jatorriaz hitz egitea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.

Gustuko dut, noizean behin eta pertsona egokiekin, odaliskarena egitea, emakumeek badakite zertaz ari naizen, zoragarria da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.

Oso gustukoa dut euria nik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 6. orr.

Arras gostukoa omen zuten joko hori.  Herria   2004-10-14

Izugarri gustukoa bainuen mekanika.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.

Fikzioa biziki gustukoa dut.  Berria - Kultura   2004-01-23

Ez du batere gustuko, giroa ez du gustuko, jendea ez du gustuko, zerbitzaria ez du gustuko...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 8. orr.

Ea Madril gustukoa al nuen galdetu zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Gustukoa nuen eszena hura gogoan erabiltzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.

Ez dugu batere gustuko agintariek, politikariek edo unibertsitate kanpoko inork ere eskua sartzea unibertsitatean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.

Jendearen batere gustukoa ez zen zerga proiektu bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 380. orr.

Italiarrek hain gustukoa zuten Luna ia borobilari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 109. orr.

Holako ideia ez zen segur denen gustukoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.

Liburuei begira eta gustukoen genituen pasarteak gogoratzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 71. orr.

Ze jateko duzu gustukoena?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Gustukoena jendea neke latzetan lanean aritzen zen tokietara joatea izaten zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.

16 gustuko izan2 (norbaitek beste norbait)

Ez al naiz zure gustukoa?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 87. orr.

Tipoa ez nuen oso gustuko, baina Monaren laguna baldin bazen, agoantatu beharra nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 94. orr.

Ez dut gustukoa Hearst jauna.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 167. orr.

Jonek ez zuen gustuko Ane bide horretatik hasten zenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 45. orr.

Gustuko ditut lotsatiak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 42. orr.

Gustuko ditudan poetak behin eta berriz irakurtzen ditut.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

-Oso gustukoa zaitut -aitortu nion haren isiltasun galdetzailearen aurrean-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 203. orr.

Bizkorra zarelako, eta gustukoa zaitudalako ere bai.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 210. orr.

Sara Zaragozakoa da eta gustuko nau.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 133. orr.

Sekula ez ditu oso gustuko izan beti-kontentu horiek. Ezin dizut esan zein gustukoa dudan.     «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

Hitzez adierazi ez bagenuen ere, agerikoa zen elkarren gustukoak ginela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 83. orr.

Gizon gaiztoak beti gustukoagoak, betiko kontua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Nik beltzak ditut gustukoen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 102. orr.

Berlioz zuen, ordea, gustukoena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gustu ematearren (3); gustu ematen (4); gustu estetikoaren (3); gustu fineko (3); gustu guztietako (3); gustu handia (3); gustu handirik (3); gustu handiz (17); gustu hobea (3); gustu kontua (6); gustu ona (15); gustu onaren (3); gustu oneko (10); gustu onekoa (8); gustu onez (9); gustu pixka bat (6); gustu sexualak (4); gustu txar (4); gustu txarra (12); gustu txarraren (3); gustu txarreko (18); gustu txarreko txantxa (3); gustu txarrekoa (14); gustu txarrekoak (7); oso gustu (10); zer gustu (6)

arrain gustua (3); denen gustua egin (4); gustua eman (4); gustua emateko (3); gustua ematen (16); gustua ematen du (7); gustua hartu (16); gustua hartu nion (3); gustua hartzen (5); gustua zeukan (4); gustua zuen (3)

bakoitzak bere gustuak (5); bere gustuak ditu (5)

gustuaren arabera (5)

gustuen arabera (8)

batere gusturik (4); gusturik ez (7); gusturik hoberenean (7)

[4] ; benetan gustuko (4); denen gustuko (7); ez ditut gustuko (11); ez du gustuko (40); ez dute gustuko (15); gure gustuko (10); gustuko ditut (7); gustuko du (35); gustuko dut (55); gustuko dute (16); gustuko gertatu (6); gustuko izan (53); gustuko izango (12); gustuko izatea (6); gustuko izaten (6); gustuko lan (4); gustuko lana (7); gustuko lekuan (4); gustuko materiala (9); gustuko materiala aurkitu (6); gustuko pilota (8); gustuko pilotak (7); gustuko pilotak aurkitu (4); gustuko zerbait (5); gustuko zuen (41); guztien gustuko (5); hain gustuko (23); hain gustuko dituen (5); horren gustuko (7); izugarri gustuko (4); oso gustuko (99); oso gustuko dut (17); oso gustuko izan (11)

; arras gustukoa (8); biziki gustukoa (4); denen gustukoa (16); denen gustukoa izan (5); ez du gustukoa (4); ez dut gustukoa (4); gustukoa du (17); gustukoa dut (34); gustukoa dute (6); gustukoa izan (63); gustukoa nuen (17); gustukoa zuen (24); guztien gustukoa (10); guztien gustukoa izan (4); hire gustukoa (5); hori gustukoa dut (4); inoren gustukoa (4); nire gustukoa (21); nire gustukoa zara (4); oso gustukoa (54); oso gustukoa du (4); oso gustukoa dut (9); oso gustukoa izan (7); oso gustukoa nuen (4); oso gustukoa zuen (6)

gustukoak ditut (6); gustukoak zituen (10); oso gustukoak (10)

gustukoen duen (8)

[5] benetan gustura (5); bere gustura (6); egindako lanarekin gustura (12); emaitzarekin gustura (7); erabat gustura (6); ez dago gustura (13); ez daude gustura (15); gustura agertu (53); gustura amaitu (6); gustura ari (59); gustura ari naiz (20); gustura aritu (46); gustura aritu naiz (12); gustura aritzen (13); gustura asko (29); gustura atera (9); gustura azaldu (16); gustura azaldu zen (10); gustura baino gusturago (6); gustura bizi (13); gustura da (9); gustura dabil (6); gustura dago (78); gustura daude (42); gustura dira (9); gustura edango (7); gustura egin (16); gustura egingo (27); gustura egiten (20); gustura egon (56); gustura egongo (18); gustura egotea (8); gustura egoteko (13); gustura egoten (35); gustura eman (5); gustura emango (17); gustura ematen (6); gustura entzungo (10); gustura entzuten (8); gustura esango (6); gustura gelditu (54); gustura gelditu ziren (14); gustura gelditzen (5); gustura geratu (61); gustura geratu ziren (7); gustura geratuko (10); gustura geratzen (5); gustura hartu (41); gustura hartu zuen (10); gustura hartuko (32); gustura hartuko nuke (10); gustura hartzen (9); gustura ibili (24); gustura ibili naiz (6); gustura ibiltzen (6); gustura ikusi (6); gustura ikusiko (19); gustura ikusiko nuke (8); gustura ikusten (11); gustura irakurri (7); gustura irakurtzen (9); gustura itzuli (5); gustura jakingo (8); gustura jan (5); gustura jango (8); gustura jardun (11); gustura jarraituko (6); gustura jaso (5); gustura jaten (8); gustura joan (6); gustura joango (13); gustura joaten (7); gustura jokatu (5); gustura jokatzen (10); gustura nabil (9); gustura nago (136); gustura sentitu (14); gustura sentitzen (33); gustura utzi (6); gustura zegoen (37); gustura zen (10); gustura zeuden (7); gustura ziren (6); izugarri gustura (5); lanarekin gustura (20); lasai eta gustura (7); ni gustura (23); ni oso gustura (5); oso gustura (320); oso gustura agertu (5); oso gustura ari (11); oso gustura aritu (9); oso gustura dago (15); oso gustura daude (10); oso gustura egon (12); oso gustura gelditu (15); oso gustura geratu (11); oso gustura ibili (9); oso gustura sentitu (5)

ezin gusturago (13); gero eta gusturago (11); gustura baino gusturago (6); gusturago sentitzen (10); orduan eta gusturago (6)

nire gusturako (20)

aintzin gostu (3); arras gostuan (3); biziki gostu (4); biziki gostu onean (3); denen gostua (6); denen gostua egiten (3); eta gostu (4); gostu bat (8); gostu eta (3); gostu guzientzat (4); gostu kiretsa (3); gostu ona (3); gostu onean (3); gostua egin (5); gostua egiten (3); gostuan bizi (5); gostuan ibiltzeko (3); gostuaren astea (8); jendea gostuan (3); laneko gostua (3); ororen gostua (4); zaude gostuan (5)

ainitzen gostuko (48); ainitzen gostuko segurik (4); arras gostukoa (7); arras gostura (6); askoren gostuko (12); batere gostukoak (6); batzuen gostuko (26); bere gostuko (15); bere gostuko segurik (3); bere gostukoa (4); bere gosturat (12); bere gostuz (4); beren gostuko (10); beren gostuko segurik (3); beren gostura (3); beren gosturat (3); da denen gostukoa (4); denen gostuko (3); denen gostukoa (21); denen gostukoa egin (3); ene gostuko (4); ere denen gostukoa (5); eta gostuz (4); ez hain gostukoa (3); frangoren gostuko (6); gostuko ez (7); gostuko haatik (5); gostuko hori (3); gostuko segurik (17); gostuko segurik aski (3); gostukoa egin (4); gostukoa ez (3); gostura egon (4); gosturik hoberenean (4); gure gostuko (14); gure gostuko segurik (5); hain gostukoa (6); haren gostuko (3); hori gostukoa (3); nere gostuko (3); polizaren gostuko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus