Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gustagarri izond gustatzeko modukoa, atsegingarria.

Gozoenak ez dakit, baina zinez gustagarriak ziren patatak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 324. orr.

Gorputzarentzat gustagarri ziren janariak ematen zizkiotenean, ezer gutxi jaten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 501. orr.

Jakirik gustagarrienak eta ardorik finenak dastatu bitartean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 91. orr.

Edateko gustagarria dela iturri honetako ura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.

Gorputzari zegokionez, ezpainak zitzaizkidan batez ere gustagarri.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 92. orr.

Irakur ezazu liburu hau [...] eta ikusiko duzu gustagarri ez ezik, jakingarri ere gertatuko zaizula.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 10. orr.

Hizkuntzarekin jolas eginez, zerbait gustagarria sortzea, norberarentzat eta jirako entzuleentzat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 85. orr.

Une honetan behintzat lagunak ez dira oso gustagarriak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 132. orr.

Pilota partida gustagarria hastean.  Herria   2004-10-28

Hala da beti gustagarri dela itsasoaren zilarrezko dirdira iguzki pean.  Herria   2001-11-15

Entzunago, gustagarriago.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 83. orr.

Egeari Safok duen dena gustatzen zaio; begiak zaizkio, ordea, gustagarrien.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Horrela egon ginen, orduak eta orduak, gorroto gustagarri batean lotuta.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 168. orr.

Behartsuentzat eta ez-gustagarri direnentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus