Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurutziltzatu, gurutziltza(tu), gurutziltzatzen 1 du ad gurutzean iltzatu edo josi.

Bi lapurren artean gurutziltzatu zuten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 175. orr.

Eta esnatu ez banintz, habe batzuetan gurutziltzatuko ninduten!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 58. orr.

-Bihar gurutziltzatuko zaituzte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 56. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Atzeko hormatik Jesukristo gurutziltzatuaren irudiak so egiten zigun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.

Bere burua Gurutziltzatuaren besoetan eskaintzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Gurutziltzatu gaixo bat naiz ni ere.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus