Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni gurutzefikatzen naute orain, nire eskuak, nire zangoak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 151. orr.
Irlandan kurutzefikatu dutela gazte bat, beribil bat ebatsi zuelakotz. Herria 2002-11-07
Egian sinesten duelakotz gurutzefikatua dena eta anaien amodioz bizia ematen duena. Herria 2004-06-10
Bi gizonen hilotzak, barrabilak ahoan trebes, egurrean gurutzefikatuak kausitu zituzten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.
Akidura erraldoiak lur lohitsuan gurutzefikatua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.
Egia erran, azken aldian Tuzididaren zazpigarren liburuan duda-mudaz gurutzefikatua harrapatu zaitut. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 107. orr.
Jesus gurutzefikatuaren zurezko begi pareak Etxarterenak gatibatu zituen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 64. orr.
Salbatzaile izan Jesus kurutzefikatuarekin, otoitzeko gizonak izan, gizon guziak maitatu eta Jainkoaren erreinua zerbitzatu. Herria 2003-05-08
Kalbario mendiaren iduriko muino bat, non baitago Kristo gurutzefikatua. Eta orain, Joanes, zin egin behar diagu, gurutzefikatuaren aitzinean, eskua elkarri emanik eta odolak nahasturik, ezen ez dugula batak bertzea salatuko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 143. orr.
Ostirale sainduz, Gurutzefikatuaren saihetsetik jaio zela Jesusen gorputz misteriozkoa. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.
Kristoren beso mehe eta luzeek, gorputz hilaren pisuak itzetatik ateratzekotan balire bezala, Kurutzefikatuaren hauskortasuna gehitzen dute. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.