Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurutzedun (orobat kurutzedun) 1 izond gurutzea duena.

Erramu bedeinkatuz egindako ezpaltxo gurutzedunak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.

• 2 iz gurutzatua.

Gaztelako estatu nagusiak, [...] erabili dituen gurutzedunen, konkistatzaileen ala gobernadoreen balentriak balentria, ez da behin ere heldu izan bere inguruko lurralde guztien biltzera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 123. orr.

Kurutzedunak 1.099 an Jerusalemen sartu ondoan.  Herria   2002-11-21

· irud/hed Ez dugu oraino ahantzia haren osaba ona, Martin Lekuona apeza fusilatu zutela beste euskaldun apez batzu bezala, Espainol kurutzedunek Hernaniko hilerrietan.  Herria   2005-12-22

Izan zen lehenik Abou Hafo Al-Masri deitu brigaden salaketa bat, ziona beren gain hartzen zutela egintza hori Europako Kurutzedunen Batasuna deitzen zuten baten kontra.  Herria   2004-03-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus