Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurutze (ETCn 14.520 agerraldi; orobat kurutze ETCn 730 agerraldi eta kurutz ETCn 40 agerraldi) 1 iz lurrean finkaturiko habe batez eta zeharka ezartzen zaion ohol batez osatutako urkabea; bereziki, Jesukristo hil zena.

Eta hainbeste lan, gose, egarri, bero eta hotz, irain eta laidoren ondoren gurutzean hiltzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.

Sinboloen sinbolo, gurutzean iltzatutako Semearen heriotza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.

Gurutzean altxatu zutenetik hil arte. Gurutzetik Josek eta Nikodemok eraitsi zuten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 125. orr.

Jesusen Gurutzeko Heriotzaren misterio horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 219. orr.

Kristoren gurutzearen zur puska bat gordetzen duen erlikia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Ze hona ni hemen, Kristo gurutzean legez, lapurrez inguratua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 315. orr.

2 Kristo hil zena irudikatzen duen urkabea.

Bazen plaza bat arras pollita, harrizko gurutze handi bat erdian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Aldarearen aitzinean, Kristo kurutze barroko batean dilindan dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

On Camillo Gurutzearen azpian belaunikatzera joan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 49. orr.

Ostiral Santuz gurutzea gurtzera joatekoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

Gurutze zahar hau batzuek ukuilura, abereen artera, eramaten omen zuten, aziendak gaitzetatik libre izan zitezen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Elorri horrekin egin gurutzeak soroetan eta ateburuetan ipintzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Nolako ikara mezako jendailak zerraldoa gurutzerik gabe generamalako hilerrira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.

Gailurreko gurutzea dakusat, zuri, dizdizari, baina bakarti oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

Gurutzearen izenean gizagaixoak sutara kondenatzeko gai dena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

Eskuarekin airean gurutzea eginez Ego te absolvo esateko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 301. orr.

Belarritako turkesadunak zeramatzan belarrietan, gurutze txiki bat lepoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Bonbardaketetan hildakoei abadeek bekokian gurutzea egiten zieten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 126. orr.

Erleak babesteko, Erramu egunean bedeinkatutako sahatsezko gurutzea ipintzen da erlauntzean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 229. orr.

3 lau beso berdineko irudia.

Ezkerreko motorra zen matxura zuena; helize bat, gurutze geldi bat irudi, zeru oskarbian: horixe zen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Baina, ez hori bakarrik, gure ikurriñan ere, gurutze gurutzatua, goitik behera eta aldenik alde zuri doanarekin batera, hor daukagu, lau kantoietatik zeharka datorren beste gurutze berdea: San Andresena da hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 460. orr.

Oso gutxi dira inguru honetan [elizak] gurutze greziar eran eginak, lau beso berdinekin...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.

4 (dominetan)

Haren bular zabalaren gainean gurutze batek eta hiruzpalau dominak egiten zuten dirdai.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Dominak: lehen mailako Burdinazko Gurutzea, Verdunen irabazia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

Espainiako Gobernuak Carlos III.aren Ordenaren Gurutze Handia izeneko domina jarriko dio gaur Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministroari. herria¬

Santa Anaren ordenako gurutzea zeraman lepoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Isabel Katolikoaren Gurutzea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal hari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 566. orr.

Lehen mailako Burdinazko Gurutzea, Zaldunen Gurutzea Haritz Hostoekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

5 (ikurra)

Kristoren gurutzearen ikurraz markaturiko arma militarrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 743. orr.

Liburutegiko zenbait liburu gurutze gorri batez markaturik daude.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Gurutze txikiz seinalatutakoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Ezin zenuenean erantzun, orduan gurutze bat jarri behar zenuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 111. orr.

Mapako gurutze bat erakutsi zion bere aitari.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 229. orr.

6 (kaleen artean; ik beherago 20)

Hortaz, eraman nazazu Lexington eta 47.aren arteko gurutzera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.

Gero eta izutuago Ashbury eta Frederick kaleen gurutzean sortutako kidetasuna galduko genuelakoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

7 (elizen egituran)

Ezin konta ahal eliza eta monasterio daude [...] beren kupula, gopoil eta gurutzeekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.

Elizak [...] XVI. mendeko gurutze-ganga galdu zuen, interes faltagatik, herria abandonatu zutelako.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

8 pairatu behar den nekea.

Bere buruari uko egin dionak, [...] ez du inoiz ere gurutzerik eta sofrikizunik izango, berarentzat, izan ere, dena gozamena izango da, atsegina eta bihotzeko poza.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Euskalduntasunaren gurutzea ekartzearekin aski lan baditek bai!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

Gurutze hori egokitu zitzaion, niri bere samurraldien pairatzea egokitu zaidan moldean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 77. orr.

Berriz galdetu behar ea minik ematen nion, ez nekiela pentsatu behar zuen, hura gurutzea, eta ni bero-bero.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 79. orr.

Gizon handi ororen atzean omen dagoen emakume handiak horixe du, hain zuzen, gurutzea: atzean egotea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 127. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaineko bi gurutze-besoetan, azkenik, hiru hitz hauek: "Dios, Patria, Rey".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 193. orr.

Goratu ere elizaren egonaldiak, erromeriak, barkapenak, gurutze-buldak eta elizetako argizari piztuak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

Haren enborraz hiru gurutze-irudi egiteko aginduko dute faxistek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 68. orr.

Gurutze oihan hartan burdinezko beltzak eta harrizko grisak gailentzen dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 99. orr.

-Eleutheropulos doktorea oraintxe izan berri da -dio-, ez omen da, bere ustez, gurutze-sugegorria izan...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 190. orr.

Moriko izeneko erlijioso bat, Gurutze-eramaileen Ordenakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.

Okupatzaileek Horthy bera behartu zuten dimisioa ematera eta Ferenc Szálasiren Gezi-Gurutzeak jarri zituzten agintean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 11. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Suplizio-gurutzeak zaintzen zituztèn soldaduek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Zain eta zain, baina lau helize-gurutze haiek zirkinik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Mapak eraman eta haize-gurutze guztietan kontsultatzen dituzten arren, ezin izango lukete lurralde hori halako jarraibideekin topatu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 68. orr.

11 (besoak, eskuak, hankak) gurutze adlag gurutzaturik.

Besoak papoan gurutze, ezkaratzeko bortan azaldu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Betaurrekoen gainetik begiratu zenuenean pintxe barria topatu zenuen besoak gurutze aspertu plantan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 45. orr.

Azalduko didazu zer den GMBH hori? -galdetu zidan nire gainekoak besoak gurutze jarriz.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 57. orr.

-Uste duzu telebistakoak, ezer jakin izan balute, besoak gurutze geratuko zirela?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

Ez baitzen, hurbiltzekorik ere, bi besoak kurutze egoitekoa, konduak egin zituen eta behar zen lekura helarazi, ordaindua izaiteko gisan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 162. orr.

Itsasontzia irlarik irla zihoan, eta nik, eskuak gurutze egon gabe, hamaika salerosketa egin nuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 200. orr.

Paulinek begiak zabal-zabalik entzuten zuen, bi eskutxoak gurutze, elizan ohi bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Hantxe eseri zen Willem, leihoaren parez pare eta hankak gurutze.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.

11 gurutzean adlag gurutzaturik.

Mihimen gotorrenak gurutzean jarri zituen, zare zolaren oinarria osatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Burdina zorrotzak gora begira, burdina zorrotzak elkarturik gurutzean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.

Anartean Joanes, deus ez bailitzan, bere paralitiko aulkiaren eremuan, eskuak gurutzean, soa hodeietan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 169. orr.

12 Gurutze Berde

Eta bakarrik bizi zenez, Gurutze Berdeak batu eta ospitalera eroan zuen, eta bertan hil zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 316. orr.

Water Aid erakundeak, Nazioarteko Gurutze Berdeak eta Oxfamek salatu dute.  Berria - Gaiak   2004-04-20

12a gurutze bide (ETCn 497 agerraldi; orobat gurutzebide ETCn 188 agerraldi eta kurutzebide ETCn 5 agerraldi) 1 iz Jesukristoren Nekaldia irudikatzen duten hamalau gurutze edo laukiz seinalatutako bidea edo ibilbidea; oinazezko bidea. ik kalbario.

Kalbarioko gurutze-bidearekin egiten duen parekatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.

Indian haur askorentzat haurtzaroa nahigabezko gurutzebidea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 116. orr.

Debeku izanen da Trinketeko Omordia gurutze bidetik plazarako bide zatia, 3 asterendako, 16tik goiti elizako lanen gatik.  Herria   2005-05-19

Gurutzebidetik alde egiteko, ez zuen emazteak irtenbiderik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 92. orr.

Ondikotz, ostatuz ostatuko ene gurutze bidea jarraitu nuen mater dolorosa baten maneran.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 34. orr.

Bertze nornahirentzat gurutze-bide dorpea litzatekeena, arrosa-bide zaio ustezko eroari.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 62. orr.

Ondikotz, ostatuz ostatuko ene gurutze bidea jarraitu nuen mater dolorosa baten maneran.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 34. orr.

Bizirik atera zen istriputik, baina gurutze-bidea ez zen han bukatu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 116. orr.

Guretzat denborapasa eta josteta hutsa besterik izan ez dena -hasi zait xuxurlaka-, Olgarentzat benetako sofrikarioa eta gurutze bidea gertatu da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 209. orr.

Erlojupekoak dira bere gurutze-bidea, ez baita ondo moldatzen.  Berria - Kirola   2004-03-26

Eta Paxkal erdian, zer egin ez dakiela; bidegurutzea gurutzebide bihurtzen zaio, sofrikario latz, oinaze gorri.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

12b ipar bidegurutzea.

Sekulako mugimendua ikusten dut pasabide eta kurutzebide guzietan, funtzionario eta preso-langileak, auxi-ak, harathunatka, xinaurri langileak iduri.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 104. orr.

Bi kilometro honela eta errepidean nabil, berriz, San Mamederako kurutzebidean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 218. orr.

13 gurutze egin

Hatz erakusleaz ezpainetan gurutze eginez, mihiaz bertze egiteko agindu zigun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

14 gurutze gamatu lau besoak ukondotuak dituen gurutzea.

Hindu tenpluetan gurutze gamatuak harritu egingo zaitu pittin bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 179. orr.

Nik ezabagaitz matrikulatzen ditiat Espainiako oxtabena guztietako nazi guztien besoak gurutze gamatuarekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 88. orr.

Gurutze gamatuak nonahi, soldadu armatuak portuan barreiaturik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

· Aleman soldaduek bazuten bandera gorri luze bat, "gama"-dun gurutzearekilakoa, alimaleko haga batetik dilindan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.

15 Gurutze Gorri nazioarteko erakundea, gerran zaurituei-eta laguntzeko helburua duena.

Irujo anaiak, berriz, Gurutze Gorriaren bidez egindako truke baten bidez salbatu zituzten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 94. orr.

Gurutze Gorriko ikur bat zeraman sakelan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 56. orr.

Gurutze Gorriko erizainek lanean segitu zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Holandako Gurutze Gorriko zuzendariak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 61. orr.

Nazioarteko Gurutze Gorriko ordezkari ingeles bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.

Gurutze Gorriak atarian jarri duen sorospen-postura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 186. orr.

Amerikarrek eta Gurutze Gorrikoek egunero banatzen zuten bazka higuingarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 10. orr.

16 gurutze ontzi (orobat gurutzontzi) iz korazatuak baino artilleria gutxiago duen baina hura baino lasterragoa den gerraontzia.

Enperadorearen izenean neure burua hil, nire hegazkina gurutze-ontzi amerikar baten kontra jo.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 41. orr.

Horixe berori galdatu zion gure Zerbitzuak Císcar gurutzontziko komandanteari.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 102. orr.

-Königsberg gurutzontzia zelakoan nago -esan nion-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 26. orr.

17 gurutze santuaren (seinale) gurutzearen seinalea.

Bere neska lagun katolikoak bezala belaunikatu eta gurutze santuaren seinalea ere egiten zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

Egin zuen haren gain gurutze santuaren seinalea bere esku santu zaurituekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1094. orr.

· Gurutze santuaren handi bat egin zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Jakina denez, larritasunean edozeinek duelako "gurutze santuaren" eginez bataiatzeko ahaltasuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 410. orr.

17 gurutze zilar zilarrezko gurutzea.

Lehen auzoa gurutze zilarra zetxikala, apeza bi bereterrekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Gurutze zilarra eroaten zuen lehen auzoaren hatzetarik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 141. orr.

18 gurutzearen seinale eskuin eskua bekokitik bularrera eta eskuineko besaburutik ezkerrekora eramanez egiten dena.

Gurutzearen seinalea eta aitaren egin zuen eliza nagusiko atearen paretik pasatzean. Zein gauza ikaragarriak esaten dituzun! -esan zuen andre zaharrak, gurutzearen seinalea eginez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Goian bego marmarikatu zuen, Mikek gurutzearen seinalea zegien artean, Desert Inneko ostatuko barran telebistari begira zeudela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Gurutzearen seinalea marrazten zuen bitartean, lau soldadu uhin hiru lerrotan plantatu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 109. orr.

Gurutzearen seinaleaz uxatu zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 130. orr.

Gurutzearen seinalea ogi gainean, meza, Pazkoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

Gurutzearen seinalea egin zuten airean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 226. orr.

Hathorne epaileak gurutzearen seinale azkarra egin zuen eguerdi hartan hamabigarren aldiz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

19 kale/karrika gurutze

Hurrengo kale gurutzean zein norabide hartu pentsatzeari ekin zion.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 22. orr.

Elkarrekin joan dira espaloian barrena hurrengo karrika gurutzeraino.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 93. orr.

20 puntu-gurutze (corpusean puntu kurutze soilik) brodatu mota arrunta, x formako puntadak erabiltzen direna.

Hastapenean, 1917 inguruan, bere lehen kuadroak kanebasean «puntu kurutzez» brodarazi zituen, lehen ofizialea ama izan zuelarik.  Berria - Kultura   2004-08-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo gurutze (4); baina gurutze (3); bere gurutze (5); beren gurutze (3); besoak gurutze (17); besoak gurutze modura (5); beste gurutze (4); bide gurutze (7); burdinazko gurutze (3); da gurutze (4); den gurutze (3); die gurutze (3); ditu gurutze (5); dituzte gurutze (3); donostian gurutze (4); donostian gurutze izagirre (4); du gurutze (23); du gurutze gorriak (3); du gurutze gorriko (3); du gurutze izagirre (9); dute gurutze (9); dute gurutze izagirre (7); edo gurutze (3); egurrezko gurutze (3); eta gurutze (61); eta gurutze bat (6); eta gurutze gorriak (9); eta gurutze gorriaren (10); eta gurutze gorriko (3); euskadiko gurutze (3); gainean gurutze (5)

gurutze astunaren (4); gurutze auzoan (5); gurutze bat (53); gurutze bat egiten (3); gurutze bat ikusi (3); gurutze bat jarri (5); gurutze bat zegoen (3); gurutze batean (6); gurutze batek (4); gurutze baten (4); gurutze batez (3); gurutze beitia (4); gurutze beitia eta (3); gurutze bide (6); gurutze bidea (39); gurutze bidea izan (4); gurutze bidearen (3); gurutze eramaileen (3); gurutze eta (11); gurutze gorri (9); gurutze gorri batez (3); gurutze gorria (26); gurutze gorria eta (7); gurutze gorriak (66); gurutze gorriak atzo (3); gurutze gorrian (5); gurutze gorriaren (65); gurutze gorriaren arabera (4); gurutze gorriaren nazioarteko (28); gurutze gorriari (8); gurutze gorriko (62); gurutze gorriko eta (3); gurutze gorriko kideak (3); gurutze gorriko nazioarteko (9); gurutze gorrikoak (4); gurutze gorrikoek (3); gurutze gorrira (3); gurutze handi (9); gurutze handi bat (8); gurutze handia (4); gurutze handiak (3); gurutze hau (3); gurutze hori (5); gurutze hura (3); gurutze irizar (3); gurutze izagirre (122); gurutze jauregi (3); gurutze modura (16); gurutze modura eskuak (3); gurutze modura zabalduak (3); gurutze santua (9); gurutze santuaren (31); gurutze santuaren gorapen (4); gurutze santuaren seinalea (8); gurutze santuaz (5); gurutze santuaz mundua (5); gurutze sugegorria (3); gurutze txiki (4); gurutze txiki bat (3)

hankak gurutze (3); haren gurutze (4); hiru gurutze (3); kristauen gurutze (3); kristauen gurutze handiak (3); marmolezko gurutze (3); nazioarteko gurutze (16); nazioarteko gurutze gorriak (9); nazioarteko gurutze gorriari (3); ostean gurutze (3); salatu du gurutze (4); santa gurutze (14); santa gurutze auzoan (4); urrezko gurutze (7); urrezko gurutze bat (4); zen gurutze (3); zeure gurutze (5); zeure gurutze santuaz (5); zilarrezko gurutze (5); zuen atzo gurutze (4); zuen gurutze (8); zurezko gurutze (3)

abaden gurutzea (3); alde gurutzean (3); bere gurutzea (18); bere gurutzea hartu (9); bide gurutzea (3); bide gurutzean (4); burdinazko gurutzea (3); duzu gurutzea (4); duzu gurutzea zure (3); egurrezko gurutzeak (3); eta gurutzea (9); eta gurutzeak (4); eta gurutzean (14); gurutzea egin (3); gurutzea eginez (3); gurutzea eraman (6); gurutzea eraman behar (3); gurutzea eramatera (4); gurutzea ere (4); gurutzea eta (16); gurutzea eta jarrai (5); gurutzea hartu (12); gurutzea hartu eta (11); gurutzea ikusi (4); gurutzea zure (4); gurutzeak ere (3); gurutzeak eta (5); gurutzean eta (3); gurutzean hil (10); gurutzean hildako (3); gurutzean jarri (5); gurutzean jarri zituen (3); gurutzean josi (5); gurutzean josteko (3); gurutzean zintzilik (5); jesus gurutzean (3); jesusen gurutzea (3); kristo gurutzean (9); kristo gurutzean hil (4); kristoren gurutzea (8); mendiko gurutzea (3); nahi duzu gurutzea (3); urrezko gurutzea (3); zeraman gurutzea (3); zuen gurutzea (3)

bera ere gurutzearen (3); beraren gain gurutzearen (3); damiango gurutzearen (3); damiango gurutzearen aurrean (3); donibane gurutzekoaren (4); ere gurutzearen (4); ere gurutzearen aurrean (3); eta gurutzearen (12); eta gurutzearen seinalea (3); eta gurutzeari (3); eta gurutzeko (5); frantziskok gurutzearen (3); frantziskok gurutzearen seinalea (3); gain gurutzearen (7); gain gurutzearen seinalea (7); gainean gurutzearen (14); gainean gurutzearen seinalea (14); gure jaunaren gurutzeaz (4); gurutzearen aintza (3); gurutzearen aitzinean (3); gurutzearen aurrean (9); gurutzearen aurrean otoitza (3); gurutzearen aurrean otoitzean (3); gurutzearen azpian (3); gurutzearen eta (4); gurutzearen gainean (5); gurutzearen ikurra (3); gurutzearen inguruan (3); gurutzearen misterio (3); gurutzearen misterioa (3); gurutzearen ondoan (5); gurutzearen seinalea (72); gurutzearen seinalea egin (24); gurutzearen seinalea eginez (12); gurutzearen seinalea egiten (3); gurutzearen seinaleaz (4); gurutzeaz baizik (3); gurutzeaz izan (4); gurutzeaz izan ezik (4); gurutzeko heriotzaren (3); gurutzeko tituluaz (3); gurutzera hori (4); gurutzeren bat (4); gurutzeren bat aurkitzen (3); gurutzerik gabe (3); gurutzetik jaitsi (4); gurutzetik jaitsi berria (3); jaunaren gurutzearen (3); jaunaren gurutzeaz (8); jaunaren gurutzeaz baizik (3); jaunaren gurutzeaz izan (4); joan gurutzekoa (4); kristoren gurutzearen (17); kristoren gurutzeko (3); san damiango gurutzearen (3); san joan gurutzekoa (4); zuen gurutzearen (9); zure gain gurutzearen (3)

gurutzebidea ez (3); gurutzebidea ez da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus