Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurtetxe 1 iz gurdian, gurpilez gainerako egitura.

Gurpilak, ardatzak, ziriak, gurtetxea, endaitzak, den-denak inguruetako zuhaitzekin eginak dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.

Ardatzak ziriez baizik ez zeuden itsatsirik gurtetxean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 142. orr.

Haietako bi zaldiaren saihetsetan lotu zituzten, zaldia ibai azalean urpera gabe eduki zezaten, eta beste bi kibitkaren endaitzetan ipini, gurpilen artean, gurtetxearen flotazio marrari eusteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.

2 (kamioietan)

Armak eta munizioak kamioian kargatu, [...] tankea gasolinaz bete, eta nor kabinan joan eta nor gurtetxean, aurreneko liskarra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.

Trasteak jaso, eta kamioiaren gurtetxera igo zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 44. orr.

Bidegurutze baten ondoan gerarazi nuen kamioia, eta gurtetxetik jaitsi zen Fructuoso.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.

Atzera gurtetxera igo, eta kolpe pare bat jo zuen kabinan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gurtetxera igo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus