Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurpil (ETCn 9.960 agerraldi; orobat kurpil ETCn 35 agerraldi) 1 iz atal biribila eta laua, loditasun txikikoa, ardatz bati buruz biratzen dena. (ibilgailuetan)

Gurpiletako izpiak elkarrekin nahasten dira biribilki oroberdin batean. ik beherago 12.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.

Gurpil-begiko euskarria askatu eta gero, bizikletaren aurreko gurpila bere urkilatik atera eta etxera eraman zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

Gurpilak uztai berria zeukan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

Inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Bagoien gurpil txikien txilioa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Bi gurpileko gurdi txiki luze batzuen aurrean gelditu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Kamioi altu bat zen, sei gurpilekoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.

Makina horiek, gainera, behar izanez gero, zortzi gurpilen gainean ibil daitezke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Lau gurpiletako trakzioari esker.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.

Trakzio-kateek gurpil koskadunak hartu eta karranka egiten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

Gurpilek kirrinka egiten zuten, bideko hartxintxarrak birrinduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Norbaiten autoaren gurpilak zulaturik agertzen baziren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 313. orr.

Aulkiko gurpilei eragin nien, Angelaren hanka luzeen ibilera arinarekin lehian.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 73. orr.

Sojournerren zalgurdi gurpil-handia.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.

Sloane Square geltokian hil zen, bere burua metroko gurpiletara botata.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

2 (makinetan)

Beste soka bat garabiko gurpilaren bigarren ildoan sarturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.

Ilearen ertz bat erlojuaren gurpilean kateatuta geratu zitzaion.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 64. orr.

[Erloju mekaniko batean] pieza eta gurpil bakoitzaren funtzioa ezagutzeko desmontatu egin behar dela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 45. orr.

Gurpil, palanka eta malgukien konbinazio injeniotsuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 40. orr.

Tramankulu haiek guztiek, beren gurpil eta biraderekin, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Egundoko makinaren baten ametsa gogora etorri zitzaion berriz ere, haren gurpilak, burdinagak, balantzinak ikusi uste zituen galdararen azpian, ikatz gorien purpura lausoak argiturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

3 (ubideetan)

Errota mugitzen zuen gurpilaren paletan trabatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.

Ur errotaren gurpilak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Ibaiak gurpilak eta pegarrak birarazten dituen bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 337. orr.

4 (ontzietan)

Steam-boataren gurpil indartsuek bere pala artikulatuez ura astintzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Gurpil-baporearen asmakuntzan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.

5 (bestelakoak)

Mastak etzanak, lemako gurpilik ez...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 219. orr.

Orduan ez zen oraindik ikusten eguzkiaren gurpil argitsurik hegan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 333. orr.

Irratiaren gurpilari itzulia eman eta airean isiltasuna zabaldu zen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 100. orr.

Han ibiliko baitziren bere adiskideak neskekin Gurpil Eroan bunbuluka edo Mamuaren Trenean ziztu bizian eskeletoen tunelera sartzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Gurpilekiko maleta kokatzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 51. orr.

6 irud

Egunen gurpil hartan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Egunez egun, sasoien gurpilean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 5. orr.

Leihotik aldendu eta telebista piztu nuen, arreta pantailan jarri eta nire pentsamenduen gurpila gelditzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Ez baitaki hainbat gai desatsegin baztertu eta bizitzaren gurpil gozoari lotuta ibiltzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.

Halaxe bizi nintzen: asterik aste, bizikletarenak edo trenarenak baino polikiago jiratzen zen gurpil batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Alderantzizko logika baten gurpilak ibilarazten duela jokabide hori.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Enperadorearen etxe pertsonala gobernu inperialaren gurpilaren ardatza zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Nire lantokia iraultza teknologikoaren gurpilari uztartu zitzaionetik honat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Auzoko beste bat, Velosolex erdi bizikletarekin, gurpil-uztaiak lurra ia ukituan zeramatzala, hain baitzen handi eta gizena...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Koadroa pintatu, gurpil-zorro eta estalki berriak ipini, eta orobat galgak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Autoen gurpil azalekin abarkak egiten hasi zen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.

Azpilgo zabortegietako batean gurpil-gomak erretzen ari dira.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 117. orr.

Kanoak behar zuen tarte zehatz hura mantentzeko, gurpil-gomazko defentsak sobera behartu gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

Gurpil abatzen motelgailuak lastoz bete zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Ez gurpil arrasto sakonak, ez basatzak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

Zalgurdi baten gurpil-hotsa entzun zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Ekitaldi bakarrean funtsezkoena erakutsi zidan, lantegia zen antzezlekua maneiatzen zuten gurpil-bide gordeak, eta pertsonaia nagusien paperak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Gurpil-patinetan ibiltzen nintzen haren aurrean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kale izkinan katu hil bat zegoelako, kamioi gurpilen batek jo eta bertan zapaldua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 237. orr.

Goi-goian bezalaxe gindoazen, lasai samar eta lurreratze-gurpilik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Eta ur-gurpileko txirriken zarata.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 146. orr.

Giza-gurpilera heldurik, aldean eraman ohi zuen arma kendu eta kapatazari eman zion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.

9 tortura tresna.

Bidelapurrei, beso-hankak hautsi ondoren, gurpila ematen zitzaien; plazako habe bati loturiko gurdi-gurpil baten gainean ezartzen zituzten eta hiltzen uzten, heriotza luzera kondenatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Tortura tresna mehatxagarria begitandu zitzaidan, une batetik bestera jiraka hasiko zen Erdi Aroko gurpil hezur-birrintzailea. Merkatari hugonote hau gurpilean hil zuten bere semea erailtzearen akusaziopean, inolako froga sinesgarririk gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

Demagun bi nazio daudela; batean, delituen mailako zigorrik handiena betiko esklabotza da; bestean, gurpila.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

Irizpide honi jarraituz kondenatu zuten Juan Calas gurpilera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gauza jakina baita, ehundaka oinaze-urte basatiren ondoren, gurpilak lehenago espetxeak adina izutzen duela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

10 alfer gurpil gurpil zoroa.

Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

11 gurpil aulki (orobat gurpilaulki g.er.) aulki gurpilduna.

Gurpil-aulkian eserita geldi zegoela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Gurpil-aulkian atera dute ospitaletik, ez baitu aski indar bildu oraindik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

Gurpil-aulkitik lurrera jaitsi eta xake liburua zabaldu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 19. orr.

Gurpil-aulkian zebilen haur isil begi-zabal hari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 32. orr.

Gurpil-aulkiko bizkarraldeak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Gurpil-aulkiaren ardatzena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 11. orr.

Gurpilaulki tolestua nasatik kubertara altxatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

Edwin ontzi gainetik gurpilaulki ergonomikoan dabilela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.

11a gurpil ero

Alferrik egin omen nuen korrika emakumearen bila, nik neuk martxan jarria nuen heriotzaren gurpil eroa geratu nahirik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Denborari erronka jotzea ez da ohikoa negozio honetan, emaitzen uholdeak gainezka egiten baitu zaleen pazientzia, eta gurpil eroan murgiltzen dira kirol proiektuak.  Berria - Kirola   2006-01-14

Lehiakorra izateko merkatura inolako neurririk gabe jotzea izan da futbolaren bekatu nagusia, eta emaitzek agintzen dutenez, galtzaileak salerosketen gurpil eroan sartu dira.  Berria - Harian   2005-12-14

Coney Hondartzaz gogoratzen zen, han ibiliko baitziren bere adiskideak neskekin Gurpil Eroan bunbuluka edo Mamuaren Trenean ziztu bizian eskeletoen tunelera sartzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

12 gurpil izpi

Zalgurdien gurpil-izpietan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 354. orr.

Itzainaren aginduetara egurrezko gurpil izpiak makal asko birarazten zituzten idien atzean  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.

13 gurpil zoro (ETCn 552 agerraldi; orobat gurpilzoro ETCn 4 agerraldi) bi gauza, bata bestearen kausa edo esplikazioa izatean datzan argudioa edo egoera.

Gurpil zoroa dun, komprimatuak hartzen ez baditut memoria galtzen dinat, eta memoria galtzen badut hartu behar ditudala ahazten zaidan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.

Beraz, "analitikotasuna", "esanahia" eta "definizioa" gurpil zoro batean nahasita dauden kontzeptu ilunak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Gurpil zoro batean preso gaude.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 263. orr.

Saminezko eta erresuminezko gurpil zoro bat izan zen hura dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.

Gurpil zoro batean gertatu nahi ez badugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.

Ragnar Nurkse-k [...] deskribatu zuen pobretasunaren gurpil zoroa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Bortizkeriaren gurpil zoroa geldiarazteko.  Berria - Mundua   2004-03-18

Askatasun sintaktikoaren gurpil zoroan gero eta barrenduago.     «Kuskue tanden», 2004 - 184. orr.

Elikadura munduan ere gurpil zoroan biraka gabiltza: gehien kontsumitzen diren produktuak dira, azkenean, gehien gustatzen zaizkigunak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 100. orr.

Zenbait doktorek eta nazio batzuek ez dute hiru aldiz baino onartzen gurpilzoro gaizto hau.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.

Jazarpen eta umiliazio gertakari berdintsuak errepikatzen dira soin eta gogo berrietan, labirintotik irten ezinean dabilen gurpil zoroa balitz bezala denbora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 192. orr.

14 sorgin gurpil gurpil zoroa.

Amerikar gizartea bihurtu den sorgin-gurpila ezin hobeto azaltzen zuen imajina zela pentsatu genuen Jackek eta biok.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.

Dena aurrera egitea duk, eta zenbat eta handiago hobe beti, dirua etengabe mugitzeko sorgin-gurpil zoro zentzugabe batean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten gurpil (3); bi gurpil (6); da gurpil (3); den gurpil (3); eta gurpil (22); gurpil aulki (9); gurpil aulki batean (4); gurpil aulkia (6); gurpil aulkian (21); gurpil aulkiaren (4); gurpil aulkiari (4); gurpil aulkietan (3); gurpil bat (24); gurpil baten (13); gurpil baten gainean (3); gurpil eroan (3); gurpil eta (4); gurpil gabeko (3); gurpil gainean (5); gurpil handi (5); gurpil handi bat (3); gurpil handia (3); gurpil handiak (3); gurpil horiek (3); gurpil uztaiak (3); gurpil zoro (18); gurpil zoro batean (7); gurpil zoroa (11); gurpil zoroan (12); lau gurpil (3); utzitako gurpil (3); utzitako gurpil aulkian (3); zen gurpil (5)

atzeko gurpila (4); atzeko gurpilak (3); aurreko gurpila (5); autoaren gurpilak (5); autoetako gurpilak (3); autoetako gurpilak zulatu (3); baten gurpila (3); bizikletaren gurpilak (5); denboraren gurpilak (4); eta gurpilak (8); gurdien gurpilak (4); gurpila da (3); gurpila ez (4); gurpila ez zen (3); gurpila lehertu (4); gurpila zulatu (11); gurpilak bezala (4); gurpilak ere (9); gurpilak eta (8); gurpilak ez (3); gurpilak zulatu (11); gurpilak zulatuko (3); haren gurpila (4); lau gurpilak (4)

baten gurpilek (3); bi gurpileko (9); bi gurpilen (5); bi gurpilen gainean (4); egunen gurpilean (6); eta gurpilaren (3); eta gurpilen (6); gurpilarekin batera (3); gurpilaren kanpoko (3); gurpilari eutsi (3); gurpilari itsatsi (5); gurpilari itsatsita (3); gurpilei eragin (3); gurpilek ere (3); gurpilek kirrinka (3); gurpilek kirrinka egiten (3); gurpilen artean (3); gurpilen azpian (5); gurpilen gainean (8); gurpilen kirrinka (3); gurpilen zarata (3); gurpilera itsatsi (5); gurpilera itsatsi zen (3); haren gurpilari (4); hegazkinaren gurpilek (3); lau gurpileko (9); lau gurpilen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus