Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurma lodian egin zuen Bolton kapitainak Ziburutik Bilborakoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.
Zeinen arrotz bikote haiek gure inguruan dantzan, ametsetakoak iduri, gurma zarratuan lauso ikusten nituen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 155. orr.
Moilak bagoiak garabiak ontziak gurma itsugarrian ezkutatuko dituen lanbroa ageri da Uliamendin behera eta bokalean barrena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.
Gerra ez da amaitu, motorrak full ahead emanda dator guregana herri mozkor ustel zabarraren historia haragi gose Gernika birritan suntsitzera Vladimir bide bazterretan sakailatzera, eta ni gurman zarratzen ari den errealitatetik urrun eta urrunduz noa, zorabioan Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.
Begiak itxiko ditut, etorkizuneko ostertzetako gurma eta lanbroak ez ikusteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.