Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tentuz aztertu zuen sorbalda haren azalaren guritasuna. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.
Munduko hortzik ederrenak ditu, eta halako guritasun bat nabaritzen zaio gerri eta aldaketan, emakume jarrerak hartzeko duen ohituragatik, seguruen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 68. orr.
Batzuen ahotsak badu halako guritasun berezi bat, jarki ezin zaiona, jateko gozoak diren gauzen ahogozoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 366. orr.
Jainkoak eman diezazkizula zeruko ihintza eta lurreko guritasuna, ogi-ardotan oparotasuna. Elizen arteko biblia Has 27,28
Ikus dezala bere gorputza: guritasunak, axal zurixkaren azpiko zain urdinek, tripako buzkantzek hartutako gorputz bat. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.