Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lecœur andrea, urtebete lehenago alargundua eta azokan gurina, gazta eta arrautzak saltzen zituena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.
Bihartik aurrera ez da ez koiperik, ez gurinik, ez margarinarik izango. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.
Koipe zikin hura gurina baino apur bat merkeago saldu zien, negozio ederra borobilduz. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 75. orr.
Gurina kendu gabeko esne kopuru berezi bat erosi dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.
Normandiako gurinek, oihalez bildurik, sabel zirriborroak ziruditen, eskultore batek egin eta zapi bustiak gainera botata estali izan balitu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.
Nik beti ehun gramo gurin besterik ez dut erosten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 231. orr.
Baina azken bertsoetan, bat-batean, gurina zartaginean bezala urtzen da galerianoaren lehen bertsoetako gordintasun guztia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.
Alemanak [...] labana bat gurinean bezala sartzen ari ziren errusiar ordokietan barrena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.
Kafea, opilak eta gurin gozoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.
Gurin horrekin gozokiren bat egiteko asmoa dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.
Varsovian xerretan mozten zuten gurina. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.
Mutilak gurina zabaldu zuen opilean eta siropa bota zuen gainean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.
Ogi xerrak gurinarekin igurtzita. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 240. orr.
Amak txokolate beroa eta ogi xigortu gurinez igurtzia prestatzen zizkigun. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.
Gurinezko bola handia, horixka. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.
Goizero hartzen ditut kafea eta gurinezko gaileta danimarkarrak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 104. orr.
Jolas garaian gurinezko gozopilak eskaini nizkien irakasleei eta ikaskideei. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.
Gurina arintzeko prozedura berriari buruzko xehetasunekin. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 38. orr.
Orain Halleren aurpegia -gurinaren prentsaren eta ontziaren artean- handitzen ari zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 126. orr.
Gurinezko besoa neukala ematen zuen. Berria - Kirola 2004-04-29
Librako gurin ogien ondoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.
Saltokiko bi erakusmahaien gainean, atzealdean, sekulako gurin pilak zeuden, lerro-lerro jarriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.
Janariaren gurin-usainaren eta aiztoek, sardexkek eta platerek eragindako txilin-hotsen artean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.
Setio egoera jarri dute, eta gurin kupoi bat gutxiago eman behar diete denei. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.
Bi dorre tzar ageri ziren zeru gurin-kolorearen erdian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.
Gurin saltzailea sotora jaitsi zen berriro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.
Isil-isilik edan zuten gurin-garagardoa, harik eta Harryk barruan bueltaka zerabilen zerbait aipatu zuen arte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 202. orr.
Kakao-gurinak isuritako usaina. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.
Kakahuete-gurinezko hiru izozki handi erosi zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 53. orr.
Balea hilen gurina urtarazten zuten eta ondoriozko olioa dupeletan ezarririk, altxorrarekin Europako bidea hartzen zuten. Herria 2002-08-08
Jezteko txabolan biak, gurin-ontziaren ondoan pikotxean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 107. orr.
Upel txikiak, aluminiozko gurin-ontziak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.
bat gurin (3); eta gurin (8); eta gurina (24); eta gurinak (3); eta gurinarekin (3); eta gurinaren (3); eta gurinetan (3); gramo gurin (3); gurin eta (3); gurin garagardo (7); gurin garagardoa (6); gurin gehiago (3); gurin libra (4); gurin libra baten (3); gurin ontziaren (3); gurin ontziaren ondoan (3); gurin saltzailea (3); gurin saltzaileak (7); gurina baino (3); gurina ere (4); gurina eta (13); gurina zabaldu (3); gurinaren pabiloian (3); gurinetan bezala (3); gurinez eta (6); gurinez igurtzi (3); gurinik ez (3); ogia eta gurina (12)