Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

guri 1 izond leuna, biguna, samurra.

Uztail hondarreko eguzkiaren ferekan, belar guriak lekua kendu dio han arroka gorriari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

Belartza gurietan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Lepoalde zuri eta guria bistaratzen zitzaiola.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 227. orr.

Masail guriko kupido txiki batzuk ageri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Goizuetan, jeneralean ardia baino larrixeagoa eta haragi gehiagokoa, baina oso nekez, orain bezala, bildoski guria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.

Zekor guri eta gizen bat aukeraturik.  Elizen arteko biblia   Has 18,7

Liburuaren azal guria haztatzen segitu zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 35. orr.

Joxemarik eta Mikelek burusi eta kuxin guriak zabaldu zituzten lurrean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 132. orr.

Zalutasun zabarrez bota zuen gorputza kotxeko bigungarri gurien gainera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Matalaz mehe eta guriegia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.

Sade Adou, gure ametsetako emakumea, egur gurian tailaturiko jainkosa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 79. orr.

Hunkiari dagozkionak Gogorrak dira edo Guriak, Latzak edo Leunak, eta horrela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

2 irud

Desarra gozo baten gisara eragin zidan haren larru-azalaren uki guriak blusa baporetsuaren ehun mehearen azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Zakur bat zeure ondotik igarotzerakoan, begiratu guria egiten al diozu?  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 7. orr.

Oihukatu nuen boz guri eta amoltsuz [...].     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 273. orr.

3 mardula.

Lodia baino gehiago, gizena zen, borobila, guria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Ene! zelako jainkosa-bularrak, zelako izter leun eta guriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

Txupa kenduta bular guriak nabari zaizkio, ez handiak ere, baina bai ongi biribilduak, dardara zaluxkoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

-Ba nik nahiago handi-handiak eta guri-guriak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 86. orr.

Katu eta txakur lodi-lodiak baizik ez zituen ferekatzen, bizkar biribil guriek bihotzeko poza ematen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.

Jan-uztea jakietan, gehiegikeria uzteko, bitara eduki daiteke: bata, jaki lodiak jaten ohituz; bestea, guriak badira, gutxika janez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.

Itxaropenaren eztia dastaka, geroaren jaki gozo eta guriak amets, Maastricht deitzen den hirira iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Azaloreen mami zuri guriak ernamuintzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.

Uztail hondarreko eguzkiaren ferekan, belar guriak lekua kendu dio han arroka gorriari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

· Noeren uholdeak lur guria eraman baitzuen eta mendia larrutua utzi.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Lur gurietatik urrun / izango duk etxea, / zeruko ihintzetik aparte!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.

4 (adizlagun gisa)

Guriago jokaturik bertzeekin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 257. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Hari ene gogoaren argia / Ezpainen gozoa / Bularren guria.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 142. orr.

6 (erkaketetan)

Gero arkume izter gazitu bat, gozokia bezain guria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

7 guri-guri izond

Haren hatsa haizearen hatsa zen, eta haren azala, berriz, guri-guria zen, haur jaioberri batena iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 552. orr.

Joan omen zen behin harengana Donostiako jauntxo bat, familia karlistakoa, ojalatero deitzen zituztenetakoa, potzolo-potzoloa eta guri-guria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Ikatz guri-guria zaukak horrek hanka artean, ikatz guri-guria, zera!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Aurpegiko azala, berriz, esnetsu eta guri-guri omen du, urteotan guztiotan eguzkiak jo ez duelako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 26. orr.

7a (adizlagun gisa)

Izarapean batzen ninduengoxo-goxo, guri-guri, kontu kontari lokartu artepasatzen ziren ordu bi, Txanogorritxo zein txerritxoakedota Edurne Zuri.  Berria - Kultura   2004-11-02

8 guri-guria adlag guri-guri.

Berriz eseri zen guri-guria, bere besaulkiaren gainean bermatua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

guri guri (4); guri guria (7) janari guriz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus