Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
guretu (ETCn 42 agerraldi) , gure(tu), guretzen du ad gure egin, gure bihurtu. ik geuretu; gureganatu.
Lehenik Antton Alkhat, Armendaritzen sortua izana gatik guretua daukagu, Maider Irigoin Hazpandarrarekin. Herria 2005-09-08
Gaurko egunean hitz horiek guretuak dauzkagu eta eskualde hortarik beraz gure hiztegia aberastu da. Herria 2005-09-29
Beti erne egon behar dugu, guretuen segurtatzeko. Herria 2005-10-06
Zureak gogotik guretzen ditugu, zure erran molde bereziak gogoan hartu nahiz, zure mihitan bizi den lapurtera gure ganatzeko asmoarekin. Herria 2004-02-12