Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

guren 1 izond gorena, bikaina.

Gauza gurenak irakasten ditudalako eta gogoa erlijioen korapilo estuetatik askatzen saiatzen naizelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

Zer ari naiz esaten, ene Jaungoiko, ene bizi, ene atsegin guren, edota zertan dihardu ari denak zutaz ari denean? Izen gureneko Atenasek eman zien lehenen hazi gari emailea hilkor gizajoei.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.

Demokrito gurenaren iritzi gurgarriak dioena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 187. orr.

2 santua.

Pedro guren hau ez da Apostoluen nagusia, Apirilaren 29-koa baizik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 172. orr.

Unzko San Martin herrian, Nafarro aldean, eztarrian mokaduren bat trabatuaz gero, Blas guren, aintzin edo gibel omen ziotsaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Nabarnizen [...] eskola-maisu Imolan eta Brujasen obispu izandako Kasiano guren eskolako patroia zan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 326. orr.

3 (deiki gisa)

Zuk, aita, egiaren asmatzaile horrek, zuk damaizkiguzu agindu aitatiarrak, eta zure liburuetan, oi guren, erleek baso loretsuetan dena zurgatzen duten bezala, guk ere urrezko hitzak bazkatzen ditugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus