Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gureganatu, guregana(tu), gureganatzen (orobat gure ganatu g. er.) da/du ad guregana ekarri, gure egin, gure bihurtu. ik gutaratu; guretu.

Gureganatu zirenean, tenienteak badaezpadako irribarrea zekarren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 232. orr.

Zutitu eta gureganatu zitzaigun, kopa eta guzti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.

Atzerriko ikasleak gureganatzeko argumentu gisa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 201. orr.

Nola moldatu ginen euskaldunok erromatarrek utzitako egutegira eta nola gureganatu genituen haiek eskainitako hitzak gure hiztegian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 37. orr.

Euskara nahi genuen gureganatu, denonganatu hobeki esan, guk bai baikenuen dagoeneko gureganatua.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 43. orr.

Gehiago txundituko ditugu arrotzak gure obra bat haien erdarara itzularaziaz haien erdaratik hamar gureganatuaz baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.

Sineste horren bitartez orain arte ulertezina zen egia bat gureganatu eta interpretatzen ahal dugu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 32. orr.

Jendearen arreta gureganatuko dugu.  Berria - Kirola   2004-11-25

Zureak gogotik guretzen ditugu, zure erran molde bereziak gogoan hartu nahiz, zure mihitan bizi den lapurtera gure ganatzeko asmoarekin.  Herria   2004-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus