Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurditxo iz gurdi txikia. ik gurdixka.

Goizero, gurditxo itxi batzuk, kaxa formakoak, zinkez estaliak eta arnasbidez beteak, sukalde handien ateetan gelditu eta jatetxe, enbaxada eta ministerioetako hondakinak jasotzen dituzte nahas-mahasean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Bi gurditxo dabiltza izozkiak saltzen, txirrina joz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 120. orr.

Libre zeukan eskuaz gurditxo tolesgarri bat herrestan zeramala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.

Hiruren artean gurditxo batera kargatu eta herritik kanpoko leizezulo batean botatzera joan ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 123. orr.

Erosketen gurditxoa ia puntaraino beterik zeukatela coca-cola botilaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.

Batzuetan supermerkatuetako gurditxo horietako bat erabiltzen du.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 92. orr.

Gurditxorantz begiratu du Asunek, eta Asier imajinatu du, goxo-goxo lo.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 60. orr.

Hanka hilak gurditxoen barra artean trabatuta geratzen ziren, eta gurditxoak labetik itzultzen zirenean txakurrak ere, bitik behin, gainean etortzen ziren, belztuta, keinu izugarri batekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gurditxo bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus