Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
guraritu, gurari(tu), guraritzen du ad gura izan, desiratu.
Bakoitzak bere izaeraren legeen arabera, nahitaez, guraritzen du edo arbuiatzen ongi edo gaizki dela uste duena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 417. orr.
Bertuteari jarraikitzen zaion gizaki bakoitzak beretzat guraritzen duen ongia beste gizakientzat ere gurarituko du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 443. orr.
Hortik dator gehienek uste izatea gogo apalez guraritzen duguna baizik ez dugula libreki egiten. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 247. orr.
Hala, haurrak uste du libreki guraritzen duela esnea, mutil haserretuak orobat uste du libreki nahi duela mendekua. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 247. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
beretzat guraritzen (3); beretzat guraritzen duen (3); guraritzen duen (3)