Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guraizeak zorroztera edota lapiko zahar baten ipurdia konpontzera etorritako gailegoren bat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 70. orr.
Egunkari bateko txatalak ebakitzen hasi zen guraizeekin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.
Buruan geratzen zitzaion ile apurra moztu zuen guraize batzuez. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.
Aitaren jakaren azpiko oihalari ebaki bat egin nion guraize batzuekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.
Abernathyk hesola bat sartu zion bihotzean txakurrari, eta ondoren, lepoa moztu zion kimatzeko guraize batzuekin. Berria - Gaiak 2004-06-05
Juanek bizarra txukundu zion arrebaren guraizeekin, eta ilea erro-errotik moztu ardientzako guraize baldar batzuekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Benetako guraize genetikotzat har zitezkeen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.
Geuk, abertzale askok mentatu zuten zuhaitz zaharren adarrari txortenak zitalkeriaren guraizeekin moztu dizkiogu, gure adurrezko lanbroarekin baratza erneak antzutu ditugu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 56. orr.
Morroi bat, nahiz kalerako nahiz lur lanerako balio zuena, zalditzarra zelatzeko nahiz kima-guraizeak hartzeko prest zegoena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.
eta guraizeak (5)