Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gur egin gurtu.
Buruarekin gur eginez, esan omen zion: [...]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.
Lekaide likits bat zen, baina sekula atzendu ez zuena Amabirjinari gur egitea. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 96. orr.
Borrokan eroritakoei gur egiteko negozioa sortu du Normandiako hilerrietan. Berria - Mundua 2004-06-06
Chasuble doktoreak gur egiten du hoztasunez. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 95. orr.
Oso emeki egin zuen gur buruaz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 83. orr.