Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
guneratu, gunera(tu), guneratzen da/du ad gunera joan; gunera ekarri.
Azken sei-zortzi urtetan gure gogoetagai izan da zenbateraino guneratu edo zenbateraino ertzeko izan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 30. orr.
Baina telebistan egon beharra geneukan gizartean guneratu nahi bagenuen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 160. orr.
Urte mordoxka egin genuen ertzeko samar hartu genuena guneratzeko ahaleginean. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 29. orr.