Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gulag iz Sobiet Batasuneko gatibu lanen zelaia.

«Varsoviako gettoan edo gulag estalinista batean egindako bozak izan dira», esan zuen Aslan Maskhadov presidente independentistaren eledun Akhmed Zakaievek.  Berria - Mundua   2004-08-31

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk; frankismoarenak, gulagetakoak, kastrismoarenak, Pinochetenak; hango eta hemengo faxismoarenak, hango eta hemengo moral iraultzailearenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Gerra prebentibo bat deklaratzeko eskubidea, edo Guantanamo bezalako gulag bat antolatzekoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Horrela, Ramírez kapitainak Donostiako gulag bakarti hartan bukatu behar izan zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus