Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

guhaur (ETCn 141 agerraldi) 1 izord gu; gu-ren forma indartua.

Bazakiten hori Lafitten ikasleek, bazakiten ere haren euskaltzale edo euskalzaletasun ttipiko kideek, lehengo jauneria batetik eta guhaur haren adoratzaile xumeetaraino.  Herria   2001-03-01

Baina, gaitza sendatu ezinean, konforma gaitezen guhaur galbidetik begiratzeaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 60. orr.

"Hi baino gutiago ez diat izan behar!" erran ohi zietela gure arbasoek elkarri eta, menturaz, itsumendu horrek berak gaituela guhaur beti galdu!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.

Ederretarik eskapatuak ginen guhaur!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Hortan ginen guhaur ere aste huntan eta denen buru gai bat berexteko partez bospasei aipatuko ditugu, kasik nahas-mahas bezala.  Herria   2003-04-10

Guhaur ohartuko girela aski goiz dudarik gabe.  Herria   2005-04-07

Huna, gutiz barka, guhaurk ikusi ahal izan ditugun partida batzu.  Herria   2004-07-08

Lekukoa guhaurk behar ginuke zaindu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 27. orr.

Beneditanoek, beren sakelatik pagatuz, guhauri deusik erran gabe, kantinatik zerbait ekarrarazten ziguten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 116. orr.

Bertzalde ezin egonak gira bakotxa guhauren lekuan ez baigira jarreraz aldatzen ahal.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

Goitik eta kanpotik dator aurreneko ezpatakada, egia, baina errenditzea, amore ematea eta heriotzako kolpea etxetik, barrendik, guhaurenganik: guhaur gara ama ukatu duten haur dohakabeak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus