Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

guduketa iz gudua.

Guduketa asko eginez, gotorlekuez jabetu eta tokian tokiko erregeak hil zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 1,2

Frantsesek, beren Konbenzione-ko guduketan, erre ondoan gure eliza eta apeztegia, luzaidarrek nahi ukan zituzten arrazoinekin biak berriz eraiki edo altxatu, eta, 1803an, garai hartako Juan Miguel Galduroz erretoreak eta Francisco Aguirre diputatu jeneralak behar ziren baimenak eskuratu zituzten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 122. orr.

Ramadiko guduketetan AEBetako Armadako helikoptero bat lurrera bota zutela eta honetan zihoazten hiru militarrak hil zirela esan zuten polizia irakiar batek eta lekuko batzuek.  Berria - Mundua   2004-07-22

Guduketan judu batzuk hilak gertatu ziren.  Elizen arteko biblia   2 M 12,34

Berak zuzendurik, guduketak arrakasta izan zuen, eta hogei mila lagun baino gehiago hil zuen bi dorreetan.  Elizen arteko biblia   2 M 10,23

Halako batek zioen Atturriren ertzetan guduketa latza izana zela papista traidoreen eta erreformazale fidelen artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

Ez zen guduketa gogorrik izan ibai zabalaren inguruan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

guduketa hartan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus