Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gudukatu (ETCn 288 agerraldi), guduka, gudukatzen da/du ad gudukan aritu.

Eros Anterosen aurka gudukatu zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Hala gudukatu ziren heroiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 80. orr.

Palestinan, Irlandan, Bizkaiko Golko aldean beren estatu propioa ezin izanez gudukatzen diren populu xehe zenbait.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Euskalduna nauzu, Hirugarren Reich-aren aurka gudukatu nintzen lehorrez eta itsasoz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

Fede katolikoa berreskuratu, mairuen edo turkoen kontra gudukatu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.

Mauro edo Franko bezalako etsairik agertzen bada, gudukatuko dituela eta kalituko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

Nola garait nitzake, ez baitut jadanik sentimenduok gudukatzeko kemenik?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 290. orr.

Liberalismo salbaia dute gudukatu nahi mundialtzearen kontrakoek.  Herria   2001-07-26

Gudukatzen duen zaldunak bere ondasunak, bere gorputza, eta agian, bere bizia ere arriskatzen ditu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Ipar alderat dute ihes egin eta handik dute gobernua gudukatu gogo.  Herria   2002-11-07

Gorrotoa Maitasunez garaitzera lehiatzen dena, ordea, Pozik eta segurki gudukatzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 465. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gudukatu zen (4); kontra gudukatu (3); kontra gudukatzera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus