Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gudaontzi (orobat gudontzi) iz gerraontzia.
Ontzidia, bederatzi guda-ontziz dago osatua. Horra itsasoa, eta hara han gudaontzi bat, herritarren artean protesta-mugimendu biziak sortarazi dituena. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 57. orr.
Aurora itsasontzia ikusi nahi dut, gudaontzia, eta hara zelan iritsi galdetu diet. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 237. orr.
Kubertara ginenerako, beste hiru gudontzi hurbildu ziren, azkena minatzailea zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 81. orr.
Hantxe ikus zitezkeen Bilbo blokeaturik zeukaten gudontziak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 21. orr.