Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gudaloste (ETCn 112 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian gudaroste agertzen da) iz armada. ik gudaroste.

Bake hori egitean bazeuzkala Erregek lau armada, haietarik bakar batekin ez baitzen gudukatzera ausartuko luthertiarren gudaloste osoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

Nik setatsu bihurtuko dut Faraoia eta eraso egingo dizue; eta orduan nik neure ahalmena erakutsiko dut, Faraoia eta haren gudalostea azpiratuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 170. orr.

Faraoiak, orduan, gudugurdia prestarazi eta gudalostea bildu zuen: seiehun gudugurdi berezi eta Egiptoko gainerako gudugurdi guztiak, gudalburuen gidaritzapean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 170. orr.

1940ko udaminean, gure aitzinekoek sekulakotz garaituak eta suntsituak omen zituzten les Boches aleman salbaiak etxen genituen, Frantziako gudaloste garaitezinari berrogei egunez nagusiturik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Gudaloste errepublikarren igarotzea debekatzen zen espreski.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 88. orr.

Eta bidera irten zitzaien gudaloste handi eta indartsuarekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 212. orr.

Gudaloste handien abangoardia hauek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.

Bihozkadak idatziz inozokeria defendatzen duen gudaloste baten aurka borrokatzen den gaiteiroa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gudaloste (3); gudaloste osoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus