Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

guardia (2833 agerraldi, 145 liburu eta 830 artikulutan; ETCn 25.601 agerraldi; orobat goardia 69 agerraldi, 19 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 658 agerraldi)1 iz zaintzaletza talde bateko kide den pertsona armaduna. ik guarda.

Elurra bezala hurbildu ziren inkisidorearen guardiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 421. orr.

Enperadorearen guardiak bere herriaren izena esan zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Erregeren guardiakoek nahi zutena egin dute. ik beherago 2.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

Erregeren mosketariak ere harat-honat dabiltza eta halaber guardia suitzar eta eskoziarrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Frantziako erregeren guardien konpainietako mertzenario suitzar edo eskoziarren artean ere ez dut halako diziplinarik ezagutu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

Zaldizko guardia errepublikarrak babestua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 300. orr.

Lasai gindoazen, guardia ibiltarikoak ez baitziren hain paraje urrutietaraino ausartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Gazzolako polizia-etxetik ateratako bi guardiarekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 31. orr.

Muga inguruan guardiak atzetik agertu ziren, "alto"ka lehenbizi eta tiroka ondoren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.

Azken kontrola, sargiako guardiak eginik, eta beste zorte bati buruz, lur berri batzuei buruz atera ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.

Bobie ontziaren pasabidean ere guardia ipini zuten, eta ontziaren eta lehorraren arteko komunikazio oro debekatu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 34. orr.

Geldiarazi zituztela zigarro bila zebiltzan aduanako guardiek.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 125. orr.

Ateko guardiaren ahotsa ezagutu nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 75. orr.

Eskerrak gaueko guardia agertu zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 123. orr.

-Zer jazotzen da hemen, guardia, zer da iskanbila hau?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa)

Errege-guardiak abisua jaso zuela adieraziz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 240. orr.

Hala bada, jeinu eta itsas guardia guztiak, eta mirabeak, eta erraldoiak, eta denak, oraingoan hautagai ederrenaren bila abiatu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 85. orr.

Pedro-surplus zomorroia, Trouscaillon trafiko-guardia. barrena zirkulazio guardiak eta argiak saihestuz ibili.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

3 zaintzailetza talde edo erakunde armaduna.

Irango Guardia Iraultzaileko komandante izan zen.  Berria - Harian   2005-06-26

Saddam Husseim presidentaren guardiako buruzagia izan zena.  Herria   2004-07-22

Errusian Goardia Gorriaren uniformea eramaten duten emakumeak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 112. orr.

Ellenek jantzi berri eskoziar bat zeukan, Goardia Beltzekoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.

Goardia Indigenako 7.000 kidek.  Berria - Mundua   2004-09-14

Goardia Inperialeko teniente haren, gorrotatzen nuen eta Lutezia nik baino lehen besarkatu zuen nire anaiorde gorrotagarri haren lehengusua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 119. orr.

Guardia presidentzialeko militar talde batek.  Berria - Mundua   2004-06-12

Veneziako Finantza Guardiak (Italia) 4.713 pertsona salatu ditu, ustez ustelkerian aritzeagatik.  Berria - Gaiak   2004-05-27

4 zaintza.

-Gaur ez dut guardiarik -esan zuen Melek-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 156. orr.

Gaur ere guardia tokatu al zaik? -egin zion ongi etorria Xerealek.     «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Prest zegoen kuarteleko guardiak egiteko.     «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

Atoiontziko guardia amaituta, arratsaldeko seietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.

Egunsentiko guardia-aldaketaren orduan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 152. orr.

Beste guardi txanda bat egiteko aski denbora igaro baitzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 75. orr.

Preso-zelaiko guardia-lekuak miatzera joan da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 110. orr.

Guardia postu batetik bestera zihoan seinalehotsa.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.

Zegaren gainean zegoen antzinako guardia-gela abandonatuan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

Aduanaburu egiten zuena berlinaraino hurbildu, eskua lokira eraman, eta guardia-jarreran zurrundu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

5 guardiako zaintzaletza egiten duena, zerbitzu batean zaintzaldian dagoena.

Bucciok baimendua eskatu ziola guardiako ofizialari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.

Atean zegoen guardiako soldaduaren presentziak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Guardiako espetxezainak [...] kolpetxo suspergarri batzuk eman zizkion buruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Guardiako erreketeak zetozela ohartu ginenean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.

Gerrako ontzietan gaztiguak emateko guardiako marinelek erabiltzen zuten metalezko ziztu luzexka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.

Jeneralaren laguntzaile bat edo guardiako funtzionario bat sartu zen harrera-gelan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 293. orr.

Emakumea izaki guardiako medikua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.

Guardiako abokatuak kontatu zidak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.

Atxilotu zuen pertsona guardiako epailearen esku utzi zuen, atzo goizean, Ertzaintzak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Bilboko guardiako epaitegian aurkeztu zuen bere burua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Noizetik noizera, guardiako zaindarien deiadarra errepikatzen zen postuz postu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Bazekiten preso bat zela, mediku frantses bat, guardiako.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

'Nor dabil?' galdetzen zuen guardiakoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 71. orr.

-Guardiako farmazia bat bilatu eta eska ezak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

? Aitak enperadorearen guardiako kapitain-uniformea zeukan soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Enperadorearen guardiakoen kapa zuri bat zeukan jantzita.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Manuel Irujoren guardiako buru ohi Jesus Galindezek. ik guardiaburu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

6 guardian zaintzailetzan, zaintzaldian.

Guardian dagoen zaindari bat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 21. orr.

Guardian zeuden bortz lagunak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

Atean guardian zegoenari agur militarra eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

Bebarruan guardian zegoen miliziano-bikoteari paperak erakutsi, eta gora igotzeko esan ziguten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.

Pasabidera irtengo ziren, eta han guardian gelditutako apaizen batek deskubrituko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.

Gaixorik zegoen eta guardian geratzen zen kanpamentuan, Nagoen lekutik mugitzeko ikara daukat, norbait utziko zuten guardian eta xagutxo bat bezala harrapatuko naute,  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

7 guardia aldi guardia egiten den aldia.

Eta agindu zuen guardia-aldiak kontu handiz egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.

Gaueko guardiaaldian telegrafistari gonak altxatu eta ipurdian geltokiko zigiluak jarri zizkiola.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

8 guardia egin zaintzaldia egin.

Burdin hesien beste aldean, bi soldadu guardia egiten, cetmeak eskuetan.     «Kuskue tanden», 2004 - 123. orr.

Guardia egiten zeuden guardia zibilak sarrerako atetzarra irekitzen ari ziren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.

Ordua iristen denean bi zelatari jarriko ditugu guardia egin dezaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Karlistek guardia egiten diote Arbolari, ze, horixe, arbolaz egurra egin nahi izan dute falangistek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 68. orr.

Hainbat hiritako usantzaren arabera, guardia egiterat joan behar izan zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.

Gure buruak identifikatzeko agindu zigun bertan guardia egiten ari zen soldaduak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

"Christine" ontzi aitzinean guardia egiten zuten soldaduak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.

9 Guardia Nazional ik guarda 7.

Guardia Nazionaleko soldadu saldoa topatu zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Behar izanez gero, oraindik baditugu Armadako Guardia Nazionaleko eta Aire Guardia Nazionaleko 300.000 soldadu baino gehiago.  Berria - Harian   2005-09-08

Bagdad eskualdeko Guardia Nazionaleko agintariordea hiltzen ere saiatu ziren.  Berria - Mundua   2004-12-29

Polizia eta Guardia nazional irakiarraren aurka atzo gertatutako erasoetatik odoltsuena.  Berria - Mundua   2004-12-29

Chavez presidentea hiltzea eta Armadaren eta Guardia Nazionalaren arteko liskarrak piztea. herria¬

Brian Lawson, Nevadako Guardia Nazionaleko pilotua eta suteen kontrako taldekidea hegazkin istripuan hil da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

· Eztandak Goardia Nazional bat hil eta beste hamar pertsona zauritu zituen. herria¬

12 polizia hil dira, eta bost goardia nazional zauritu.  Berria - Mundua   2004-09-05

10 guardia zibil (orobat guardiazibil g.er.) Guardia Zibileko kidea.

Guardia zibilen jeep berdeak hasi ziren herrian gora eta behera patruilan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.

Guardiazibiletako lotinant bat hurbildu zitzaidan pasaportea itzultzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 71. orr.

Trafikoko guardia zibil bat hil zutela hantxe ondoan, Billabonan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 90. orr.

Bera parean Guardia Zibilak jarrita zeukan errepide kontrola ikusi zuenean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

11 Guardia Zibil

Itoitzen eta inguruan Guardia Zibilaren zaintzapean bizi izan dira herritarrak urteetan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.

Foruzaingoak Guardia Zibila izan zuen lagun, eta kazetariei ez zieten utzi herrira hurbiltzen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 131. orr.

Trafikoko Guardia Zibilak jakinarazi duenez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Guardia zibilaren Trafiko Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Espainiako Guardia Zibilaren mendiko erreskate taldeak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Agoizko Guardia Zibilaren kuartelera eraman zituzten solidarioak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 55. orr.

Guardia Zibilaren komandantzia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.

Guardia zibil konpainia oso bat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 355. orr.

Diligentziak geldialdia zeukan bihurgunearen ondoan Guardia Zibil talde batekin hitz egiten ari zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 58. orr.

12 guardiako farmazia txandako farmazia.

-Guardiako farmazia bat bilatu eta eska ezak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

13 ohorezko guardia

Ohorezko Guardiako soldaduei.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 121. orr.

Bera zaintzen duen Ohorezko Guardiak inor ez jotzeko agindua du.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 84. orr.

Führerraren ohorezko guardiak dira, bikainetan bikainenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 227. orr.

Handik hurbil, Feldherrnhalleko monumentu ikusgarria zegoen, SSetako ohorezko guardia talde batek zainduta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

14 zinpeko guardia

Zinpeko guardia zegoen, atea zaintzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Zinpeko bi guardia ailegatu ziren obrara.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 55. orr.

Akusazioa zinpeko guardia bahitzeagatik egin zen, eta ez kableak mozteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Zinpeko guardiak gogor ari ziren bezeroetako baten kontra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 126. orr.

Zinpeko guardien azalpen idatzietan oinarritzen baita txostena.  Berria - Kultura   2004-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

astean guardia (5); atxilotu du guardia (5); atxilotu zituen guardia (14); atxilotu zuen guardia (29); atxilotu zuten guardia (10); atzo guardia (7); atzo guardia zibilak (6); baina guardia (13); baina guardia zibilak (7); bat guardia (7); beste guardia (8); bi guardia (53); bi guardia nazional (6); bi guardia zibil (15); bi guardia zibilak (5); bi guardia zibilek (7); bi guardia zibilen (11); bilbo guardia (12); bilbo guardia zibilak (10); bilbon guardia (5); bost guardia (9); bost guardia zibil (6); da guardia (10); die guardia (6); dio guardia (12); dio guardia zibilak (7); dira guardia (6); ditu guardia (15); ditu guardia zibilak (13); donostia guardia (6); du guardia (18); du guardia zibilak (15); dute guardia (12); edo guardia (14); egin zuen guardia (7); egunetan guardia (5); ere guardia (8); esan zuen guardia (5); espainiako guardia (44); espainiako guardia zibilak (29); espainiako guardia zibilaren (5); eta guardia (231); eta guardia zibil (7); eta guardia zibila (20); eta guardia zibilak (73); eta guardia zibilaren (40); eta guardia zibilari (12); eta guardia zibilek (16); eta guardia zibilen (22); ez guardia (8); galindo guardia (11); galindo guardia zibileko (11)

guardia alaiaren (6); guardia bat (6); guardia batek (7); guardia buruak (6); guardia civil (8); guardia egin (5); guardia egiten (11); guardia haiek (5); guardia nazional (19); guardia nazionala (10); guardia nazionalak (26); guardia nazionalaren (20); guardia nazionalean (6); guardia nazionaleko (44); guardia nazionaleko hiru (6); guardia zibil (172); guardia zibil bat (30); guardia zibil batek (13); guardia zibil baten (9); guardia zibil eta (15); guardia zibil hil (11); guardia zibila (132); guardia zibila eta (16); guardia zibilak (771); guardia zibilak atxilotu (16); guardia zibilak atxilotutako (12); guardia zibilak atzo (9); guardia zibilak bere (5); guardia zibilak beste (8); guardia zibilak bi (8); guardia zibilak bilbon (9); guardia zibilak bizkaian (6); guardia zibilak egin (5); guardia zibilak egindako (12); guardia zibilak eta (42); guardia zibilak euskal (7); guardia zibilak ez (8); guardia zibilak haren (5); guardia zibilak herenegun (5); guardia zibilak hil (8); guardia zibilak izan (5); guardia zibilak jakinarazi (5)

guardia zibilarekin (17); guardia zibilaren (362); guardia zibilaren arabera (10); guardia zibilaren aurrean (11); guardia zibilaren egoitzan (13); guardia zibilaren eguna (6); guardia zibilaren esku (33); guardia zibilaren eskuetan (9); guardia zibilaren eta (16); guardia zibilaren informazio (10); guardia zibilaren kontrol (5); guardia zibilaren kuartel (8); guardia zibilaren kuartela (5); guardia zibilaren kuartelean (9); guardia zibilaren kuartelera (5); guardia zibilaren txostenak (6); guardia zibilaren zaintzapean (6); guardia zibilari (58); guardia zibilari eta (9); guardia zibilei (29); guardia zibilek (219); guardia zibilek eta (11); guardia zibilek poltsa (6); guardia zibilek torturatu (10); guardia zibilekin (7); guardia zibileko (55); guardia zibileko jeneral (17); guardia zibilen (116); guardia zibilen aurrean (5); guardia zibilen esku (8); guardia zibilen eta (5); guardia zibilez (6); guardia zibilik (8)

hartan guardia (7); hiru guardia (14); irakeko guardia (54); irakeko guardia nazionalak (11); irakeko guardia nazionalaren (7); irakeko guardia nazionaleko (27); jantzitako guardia (7); la guardia (6); lau guardia (16); lau guardia zibil (7); lau guardia zibilek (5); miatu zuten guardia (5); polizia eta guardia (14); poliziak eta guardia (32); poliziaren eta guardia (7); poliziari eta guardia (7); polizien eta guardia (6); rodriguez galindo guardia (11); trafikoko guardia (5); zegoen guardia (5); zein guardia (6); zen guardia (15); zien guardia (8); zien guardia zibilei (5); zinpeko guardia (6); zion guardia (5); ziren guardia (21); ziren guardia zibilak (11); zituen guardia (33); zituen guardia zibilak (27); zituzten guardia (17); zituzten guardia zibilek (13); zuen guardia (82); zuen guardia zibilak (67); zuten guardia (34); zuten guardia zibilek (22)

enperadorearen guardiak (8); enperadorearen guardiako (5); enperadorearen guardiaren (9); enperadorearen guardiaren semeak (8); eta guardiak (10); eta guardiako (7); guardiak ere (5); guardiak ikusi (5); guardiako ehiztarien (5); guardiaren semeak (8); ofizio sainduko guardiak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus