Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

guarda (orobat goarda) 1 iz zaintzailea, zaindaria. ik guardia.

Uztaritzetik igorri guardek mendiko pasabide ohizkoetara zeramaten bideak zaintzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.

Baioneta esku artean tinki zeukaten bi guardak zaindurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 138. orr.

Guarden sarjentuarekin mintzatzea eskatu zuen. erretore etxeko guarda batekin mintzatzen ikusi zuela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.

-Guardak, niregana! -oihukatu zuen militarrak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 276. orr.

Beraren ingurukoak, guarda eta gudu-taldeak, alde guztietara sakabanatuko ditut.  Elizen arteko biblia   Ez 12,14

Bat-banaka aholotu eta estekatu genituen erreleboko guardak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.

Aduanako guardak, ura goitituz bezala, loturik egon ziren luzaz ondo hortan zutik zeuden burdin batzueri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

Mike Wilson nauzu, baso handiegi honetako guarda bakarra.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.

Diosmil azaldu zen, portuko guarden burua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.

Guardak, armak eskuetan, tenpluaren eskuinaldetik ezkerralderaino jarri ziren  Elizen arteko biblia   2 Erg 11,11

2 (hitz elkartuetan)

Ateak itxi eta ireki eta gauean guarda lanak egitea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 141. orr.

· Gaueko txandan egondako seguritate guarda bat.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.

3 ipar mugazaina.

Lafittek berak salaturik: aita guarda zuela, hain xuxen Baigorrin sortua.  Herria   2001-09-20

Biriatuko mugazubian guardek 29 kilo kokaina atxeman dituzte.  Herria   2005-05-12

Joseph Tricot guarda, Arnegiko zubian hil zutena gau batez, 1809-an...  Herria   2004-09-30

Biriatuko mugan, guardek miatu dute aleman autobus bat mugaz haindirat ari zena.  Herria   2002-12-05

4 aingeru guardako

Aingeru Guardakoaren egunean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

Aingeru Guardakoak guarda gaitzala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 96. orr.

Beste batean Oma agertu zitzaidan, nire aingeru guardakoa balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 174. orr.

· Erromantikoek disidentziaren eredutzat zeukaten artearen deabru guardakoari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.

5 guarda aldi

Mardokeori buruzko pasartea aurkitu zuen: nola jakinarazi zion Mardokeok erregeari bi funtzionario haiek, beren guardaaldia egin bitartean, Artaxerxes erregea hiltzeko asmotan ibili zirela.  Elizen arteko biblia   EstGr 6,2

6 guarda etxe (orobat guardetxe)

Txakurraren zaunkek guarda-etxea bertan zuela erakutsi zioten. Guarda-etxeko ateari bultza egitean irekita aurkitu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 136. orr.

Donostiako Urgull mendiko guardetxean.  Berria - Kultura   2004-05-05

7 guarda nazional Guardia Nazionala.

Guarda nazionaleko soldaduen bilketa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.

Nehor ez zen azaldu Guarda Nazionalean izena emateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

8 guarda postu

Neure guardapostuan egongo naiz, neure dorrean zutik, Jaunak zer esaten didan zain, nire kexari zer erantzuten ote dion zain.  Elizen arteko biblia   Hab 2,1

Sendotu guardapostuak, ugaritu zaintzaileak.  Elizen arteko biblia   Jr 51,12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus