Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
guajiro iz kubatar nekazaria.
Nire uste partikularrean, zimarroiak guajiroak (nekazariak) baino hobeto bizi ginen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 78. orr.
Beso zauritua beso-euskarrian, guajiro kapela buruan eta bizar polito hazia, gerrillari peto-peto ageri da Rolando Cubela orduko argazkietan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 291. orr.
Gure tropek ez daukate guajiroen laguntzarik, eta uharte osoa hartuko bagenu ere Habana zaila jarri zaigu, ezinezkoa ez esatearren. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.