Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

guaiaba (orobat guayaba) iz guaiabondoaren fruitua, arrautza itxurakoa, mamitsua eta urrintsua.

Patatak, aguakateak, guaiabak, mangoak, bananak, eta bertze mila tuberkulu eta fruitu. Kafea eta guaiabak daude gosaltzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.

Guaiabak barru gorrikoak gustatzen zaizkit eta halakoak daude.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.

Yucarekin eta guayaba zukuarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 66. orr.

Guaiaba garauak haginen artean nabarituz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 214. orr.

Edateko zerbait eskatu genuen, guayabako likorea.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 111. orr.

Gogoan ditu berorrek seminarioan geneuzkan Txinako guaiabak?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus