Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
grosso modo adlag oro har, gutxi gorabehera.
Euforia eta paniko zikloen iraupena, grosso modo, jendeak bere azken hondamendia ahazteko behar duen denbora aldiaren araberakoa izan da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.
Neo-formalismo horrek testu artistikoak beren testuinguru formal eta estilistiko zehatzaren definizio xehe baten bidez interpretatzeko metodologia bat esan nahi du, grosso modo. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.
Erantzunak, joeraz joera, honela labur genitzake grosso modo: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 94. orr.